Doctor Deseoren kontzertuarekin ekingo diote gaur Elorrion Ferixa Nausikoen azken asteburuari

Elorrioko txosnagunean joko du gaur Doctor Deseo taldeak.
Elorrioko txosnagunean joko du gaur Doctor Deseo taldeak.

Elorriarrek aurtengo Ferixa Nausiko jaietako azken asteburuari ekingo diote gaur bertan eta azken ekitaldiak indartsu hasteko Doctor Deseo talde bilbotarraren kontzertua iragarri dute. Gainera, egunean zehar jubilatuei era umeei zuzendutako hainbat ekitaldi izango dira egunean zehar.

Eguneko ekitaldiak eguerdian hasiko dira, Sortzez Garbiaren parrokian hildako jubilatuen omenezko mezarekin eta ordu bete geroago Aldatsekuan eskainiko den piskolabisarekin. Arratsaldeko 18.30etatik aurrera Dúo Ciclón taldearekin erromeria eta dantza lehiaketa izango dira.

Umeentzako haur parkeak izango dira arratsaldeko 16.00etatik aurrera eta zazpietatik aurrera buruhandiak eta Circortito kale-antzerki taldearen agerraldia egongo dira.

Arratsaldean zehar hainbat kirol ekitaldi egongo dira. 17.00eta hasita areto futbol partiduak egongo da kiroldegian Elorrioko Buskantza B eta Abadiñoko Txopoa-ren artean lehena, eta bigarrenean Buskantza A izango da protagonista. Eleizalde futbol zelaian Elorrio eta Eibarko kadeteek neurtuko dituzte indarrak eta 19.00eta rugby partidua izango da San Rokeko zelaian.

Broken Brothers Brass Band fanfarreak eskainitako doinuak girotuko ditu kaleak iluntzean eta gauean suzko zezenak irtengo dira eta Diamante Negro taldeak eskainiko duen Mexikoko musika ekitaldia izango da.

Txosnagunean arropa truke azoka izango dute eguerdian eta gaueko 22.30ean Doctor Deseo eta Keu Agirretxearen kontzertuak izango dira. Eguna borobiltzeko Summun Art-en ekitaldia egongo da Gaztetxean.

Sukalki Eguna

Ohikoa denez, Sukalki Eguna ospatuko da bihar, Ferixa Nausikoen errepikapen zapatuan, eta aurten XX. edizioa beteko du Iturrizoro elkartearteak antolatutako ekimenak. Sari ugari banatuko dituen lehiaketa gastronomikoa goizeko zortzietan abiatuko da eta arratsaldeko 14.30ak inguruan egingo den sari banaketaren ostean herri-bazkaria hasiko da. Bazkalostean Taberna Ibiltariak eskainitako euskal kanten saioa egongo da.

Goizean zehar kontsumoa gutxitze, berrerabilera eta birziklapena bultzako Azoka egingo da Berrio-Otxoa kalearen inguruan eta eguerditik aurrera zein arratsaldean haur parkeak egongo dira. Elizalde futbol zelaian Elorrio eta Gernikako gazteen arteko partidua egongo da goizean eta arratsaldean kiroldegian Buskantza eta Durangoko Mendibeltz areto futbol taldeen arteko partidua jokatuko da.

Arratsaldeko 17.30ean karrozen jaitsiera abiatuko da Aldatsekuatik Tukatukada batukadak lagunduta eta behin plazara heldutakoan txokolatea banatuko da eta Oihan Vega Djaren disko festa hasiko da.

Gauean Kabaret Moc-en agerraldia egongo da Arriola Antzokian, suzko zezenak plazan eta Deabru Beltzak kale-antzerki konpainiaren ekitaldia kalez-kale. Urarka kalean GrupoAraciel taldeak eskainitako boleroak, tangoak eta dantzatzeko doinu latinoak izango dira.

Txosnagunean Etxeko Djak izango dira 18.30etatik aurrera eta gauerdian DJ Elepuntoren saioa hasiko da. Gaztetxean berriz, Baghdad eta NiñaCoyote eta Chico Tornadoren kontzertuak egongo dira gaueko 23.00etatik aurrera.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar