Declaración del Consistorio

AZAROAREN 25a, EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

Aurten ere, azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, indarkeria sinboliko, leun, maltzur eta ia ikusezin horretan jarri nahi dugu arreta, zeinaren gainean eraikitzen baita emakumeen identitatea eta, era berean, emakumeen aurkako indarkeria fisikoa ahalbidetzen baitu. Indarkeria sinboliko hori ideia okerretan oinarritzen da, baina ideia horiek oso zabalduta daude eta naturaltzat hartzen dira; esate baterako, ordu eta leku jakin batzuetan emakume izatea arriskutsua dela; sexu-eraso bat baino ezer larriagorik ez dagoela barneratzea baina emakumeak ezin direla eraso horietatik babestu; beldur izaten ikastea eta hauskor sentitzea, babestua izan beharra sentitzea, nahiz eta inork ez adierazi zeri edota nori izan behar zaion beldur; lotsatuta edo errudun sentitzea sexu-eraso bat jasan izanagatik edota tratu txarrak jasan izanagatik, eta nahiago izatea hori justifikatzea edo ukatzea, gaia onartu edo kritikatu beharrean; emakumeen sexu-askatasuna probokazio sexuala dela ulertzea, eta gizon batzuen jokaera erasotzaile potentziala justifikatzen duena uste izatea; edo pentsatzea bikote barruko kontrola eta jeloskortasuna maitasunaren parte direla, eta bikotea, saiatuz gero, maitasunagatik aldatu daitekeela.

Hori guztiori dela eta, urte osoan zehar jarri behar dugu arreta gure udalerriko nerabe eta gazteengan, baina are gehiago, estrategikoki, egun hau hurbiltzean, 2009an egin genuen bezala. Modu horretan, indarkeriaren formarik leun, naturalizatu eta sozialki onartuenak ezagutu ditzaten, eta horren aurrean hain hauskorrak izan ez daitezen.

Horretarako, BERDINSAREAren iazko kanpainan erabilitako goiburua berreskuratu nahi dugu: BELDUR BARIK. Zeren ???Beldur barik??? esateak beldurra ukatzen du, emakumeen kontrol estrategia gisa. Era berean, kontuan hartuta emakume izatea arrisku potentziala dela, ???Beldur barik??? esateak aitortzen du Udal honek aukera eman behar duela emakumeak zenbait tresnaz jabetzeko, gaitz hori prebenitzeko eta nork bere burua defendatzeko. Borondate hori gure udalerrietako exijentzia inperatibo bihurtu beharko litzateke. Modu horretan, gazteei zuzeneko indarkeria fisikoa prebenitzen lagunduko diegu, baina, gainera, agente aktiboak izatera animatuko ditugu, emakumeenganako edozein indarkeria mota errefusatu dezaten eta horren aurka modu indibidual zein kolektiboan egiteko estrategiak izan ditzaten.

Horren guztiaren jakitun, Udal honek KONPROMISO HAU HARTZEN DU: bere eskumenen esparruan eta indarrean dagoen legedia aplikatuz, udal politika aktibo, integral eta koordinatua garatzea berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka, eta arreta berezia jartzea emakume gazte eta nerabeek jasaten duten indarkeriarengan, modu eraginkorrean baliatu daitezen beldurrik gabe bizitzeko eskubideaz eta indarkeriaren aurka defendatzeko aukeraz.

KOMENIGARRIA DA urtean zehar zenbait ekimen abiaraztea. Horrela, emakumeen partaidetza aktiboarekin, beldurrari eta hauskortasunari aurre egiteko behar diren baliabideak jarriko dira euren esku, euren jabekuntza ahalbidetuz; era berean, gazteekin batera egin beharreko lana bultzatuko da, portaera sexistak prebenitzeko eta eraso matxisten aurrean jokaera aktiboa izan dezaten animatzeko. ANIMATU EGITEN DITU herritarrak, eta, oso modu berezian, herriko neska-mutilak, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25a) dela-eta egingo diren ekintzetan parte hartzera, indarkeria horren aurka modu publikoan agertzera, eta BERDINSAREAk kanpaina honen barruan antolatu duen Beldur Barik! jaialdi artistikoan parte hartzera (jaialdia azaroaren 27an izango da, Bilbon).

Puntu lila erabiltzeko GONBIDAPENA EGITEN DU, emakumeenganako indarkeriaren aurkako sinboloa den aldetik.

GAUR AMOREBIETA-ETXANOKO UDALAK, BEREZIKI, ESTATUAN AURTEN ERAIL DITUZTEN 63 EMAKUMEAK EKARRI NAHI DITU GOGORA. EMAKUME HORIEK EUREN BIKOTEKIDEEK EDO BIKOTEKIDE OHIEK ERAIL DITUZTE. OSASUN, GIZARTE POLITIKA ETA BERDINTASUN MINISTERIOAK EMANDAKO DATUAK DIRA.

DECLARACI??N INSTITUCIONAL 25 DE NOVIEMBRE, DÍA INTERNACIONALCONTRA LA VIOLENCIA HACIA
LAS MUJERES

Un año más, con motivo del 25 de Noviembre, Día Internacional contra la Violencia hacia las mujeres, queremos volver a poner el foco de atención sobre esa violencia simbólica, suave, insidiosa y casi imperceptible, sobre la que se construye la identidad de las mujeres y que permite y hace posible la violencia física contra éstas.

Esta violencia simbólica se sustenta en ideas erróneas pero ampliamente extendidas y asumidas de manera natural, tales como que ser mujer a determinadas horas y en determinados lugares es un riesgo; interiorizar que no hay nada tan grave como una agresión sexual y que, sin embargo, ninguna mujer puede defenderse frente a ella; aprender a tener miedo y a sentirse vulnerable, a sentirse necesitada de protección, pero nadie verbaliza exactamente a qué y/o a quién se debe tener miedo; sentirse avergonzada y culpable por sufrir una agresión sexual y/o ser maltratada, prefiriendo justificarlo o negarlo antes que reconocerlo o criticarlo; entender que el ejercicio de la libertad sexual por parte de las mujeres es un ejercicio de provocación sexual que justifica el potencial comportamiento agresor de algunos hombres; o creer que el control y los celos dentro de la pareja son elementos que forman parte del amor y que la pareja, si se intenta, puede cambiar por amor.

Todo ello nos exige volver a centrar la mirada todo el año, pero más con motivo de esta fecha, estratégicamente, en las adolescentes y jóvenes de nuestro municipio, tal y como hiciéramos en el 2009, para que puedan reconocer la violencia en sus formas más sutiles,
naturalizadas y asumidas socialmente, y ser menos vulnerables frente a ella.

Para ello, queremos volver a retomar el lema empleado en la campaña pasada de BERDINSAREA, BELDUR BARIK. Porque afirmar «Beldur barik», implica negar el miedo como estrategia de control de las mujeres y reconocer que, puesto que ser mujer es un riesgo y un peligro potencial en sí mismo, este Ayuntamiento debe facilitar que las mujeres puedan apropiarse de las herramientas que permitan prevenirlo y defenderse frente al mismo. Una voluntad que debiera transformarse en exigencia imperativa en nuestros municipios. De esta manera, no sólo seguiremos ayudando a las jóvenes a prevenir la violencia física directa, sino que también las animaremos a ser agentes activas con posibilidad de mostrar su rechazo a la violencia contra las mujeres a través de cualquier medio de expresión dando estrategias para combatirla individual y colectivamente.

Conscientes de todo ello, este Ayuntamiento: ASUME EL COMPROMISO de desarrollar, en el ámbito de sus competencias y en aplicación
de la legislación vigente, una política municipal activa, integral y coordinada en favor de la igualdad y contra la violencia hacia las mujeres, poniendo especial atención en la violencia que sufren las jóvenes y adolescentes, de manera que puedan ejercitar, de manera efectiva, el derecho a vivir sin miedo y a defenderse frente a la violencia.

CONVIENE poner en marcha distintas iniciativas, a lo largo del año que, contando con la participación activa de las jóvenes, pongan a su disposición los recursos necesarios para hacer frente al miedo y la vulnerabilidad, favoreciendo su empoderamiento; así mismo, se
impulsará el trabajo con los jóvenes para prevenir comportamientos sexistas y animarles a tomar un papel activo ante las agresiones machistas.

ANIMA a la ciudadanía y,de manera muy especial,a las chicas y chicos del municipio a participar en los diferentes actos que se lleven a cabo con motivo del 25 de noviembre, Día Internacional contra la Violencia hacia las mujeres, a manifestarse públicamente en contra de dicha violencia, y a participar en el festival artístico Beldur Barik!, organizado por la Red Berdinsarea en el marco de esta campaña, que tendrá lugar el 27 de noviembre en Bilbao, e INVITA a sumarse al uso del punto lila como símbolo del rechazo a la violencia contra las mujeres.

EN ESTA JORNADA EL AYUNTAMIENTO DE AMOREBIETA-ETXANO QUIERE RECORDAR DE MANERA ESPECIAL A LAS 63 MUJERES ASESINADAS POR SUS PAREJAS O EX-PAREJAS EN LO QUE VA DE A??O EN TODO EL ESTADO, SEG??N DATOS DEL MINISTERIO DE SANIDAD, POLÍTICA SOCIAL E IGUALDAD.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar