Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Danborrada eta auto klasikoen kontzentrazioa izango dira
San Roke auzoko Maiatzaren 1an

DurangoHerriaDanborrada
Umeen danborrada izango da aurten ere Maiatzaren 1ean San Roke auzoan.

Durangoko Herria auzo elkarteak Maiatzaren 1a ospatuko du arten ere, egun horretarako zein bezperarako prestatutako ekitaldiekin. Egitarauan ez dira faltako umeen danborrada, auto klasikoen kontzentrazioa edo Iñaki ‘Okly’ gogoratuko duen martxa zikloturista.

Herria tabernaren aurrealdean goizko 10:30ean irekiko den auto klasikoen erakusketarekin hasiko dira asteleheneko ekitaldiak. Ordu bete geroago partaideen ibilbidea abiatuko da eta eguerdi aldera luntxa egongo da.

Arratsaldeko 18:30ean Ibon Magoak gaztetxoei zein helduei eskainitako magia saioa hasiko da eta 20:00etan Belle&Blue taldearen musika emanaldia emango du.

Maiatzaren 1erako prestatutako egitaraua goizeko 10:00etan abiatuko den kalejira eta piztuko diren txapliguekin abiatuko da. 11:00etan, 11 urtez azpiko gaztetxoentzat prestatutako txirrindulari martxa irtengo da. Ordu erdi geroago VIII. Iñaki ‘Okly’ memorialaren txanda izango da eta kasu honetan 12 urtetik gorako txirrindulariek parte hartuko dute.

Goizean zehar gaztelu puzgarriak jarriko dira umeentzat eta 12:30ean Kriskitin dantza taldearen ekitaldia hasiko da.

Tabira Musika Bandaren laguntzarekin egingo den umeen danborrada arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta aurtengo egitaraua osatzeko tute eta txantxiku txapelketak jokatuko dira.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados