Berton Bertokoa taldearen eskakizuna

Gizateriaren etorkizuna umeen esku dago. Horregatik, umeen elikadura, Nazio Batuen Eskubideen gutunean jasotako eskubide unibertsala da. Osasunarekin eta hezkuntzarekin batera, umeek dauzkaten eskubide ukaezinak dira eta gizarteak eta administrazio publikoek eskubide horiek bermatu behar dituzte.

Elikadura ezin dugu gastu baten moduan ulertu, inbertsio bat da. Gure hezkuntza sistema eredugarria izatea nahi dugu denok eta askotan horrela aldarrikatua izan da hezkuntza sailetik. Elikadura ezin da hezkuntzatik at ulertu. Umeek jaten dutenaren arabera garatuko dira eta horretan ere gure hezkuntza sistema eredugarria izan behar dela pentsatzen dugu. Gure gaurko ikasleek jasotzen duten hezkuntza primerakoa izan behar du, bai intelektualki, psikologikoki, afektiboki, fisikoki…baina baita elikagaietan ere. Ez gaude ados jantokiak kudeatzeko inposatzen duten eredu bakar eta baztertzailearekin, non gure seme-alaben elikadura irabazi handiko negozioa egiteko erabiltzen duten enpresa pribatuek. Eskola jantokietan eskaintzerik dagoen elikadurarik egokiena bertoko eta sasoiko produktuak bertan sukaldatuak dira, betiere nutrizio, segurtasun eta garbitasun eskakizunak bermatuz.

2000. urteko martxoaren 22an argitaratu zen gaur egun oraindik eskoletako jantokiak arautzen duen agindua. Agindu hau onartu zenetik 16 urte pasatu diren arren, ez da oraindik legearen berrikusketarik egin, nahiz eta horrela eskatu izan duten, hainbat aldiz, gizarte eta hezkuntzako eragile ezberdinek.

Aipatutakoa kontuan izanik, Gure Eskoletatik Jaurlaritzari ondorengoa eskatzen diogu:

  • Aukera eman diezaiola eskola bakoitzari jangela kudeaketa zuzena zein zeharkakoa aukeratzen, aukera guztiei babes instituzional eta ekonomiko bera eskainiz eta sukaldeko  zein jangeletako langileen lan baldintzak errespetatuz. Horretarako, 2000ko martxoaren 22ko aginduan beharrezko aldaketak egin ditzala zeharkako kudeaketa egin nahi duten jantoki publikoak ere aginduaren estalpean egon daitezen.
  • Martxan jartzen hasi berri diren jantoki proiektu pilotuen emaitzak aztertu, hobetu eta egin beharreko inbertsioak egin ditzala hauek arrakastatsuak izan daitezen, bertoko eta sasoiko produktuak eskoletan sukaldatuak izatea proposatzen dituzten kudeaketa berriak bultza ditzala.
  • Lehiaren Euskal Agintaritzak jarritako isunetik eratorritako dirua, eskoletako sukalde eta jangelak egokitzeko bideratu ditzala, lehentasuna emanez sukalderik ez duten eskoletan sukaldeak jartzeari.

Sinatuta: Berton Bertokoa. Eskoletan bertoko eta sasoiko produktuak bertan sukaldatzearen aldeko taldea

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close