Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Bonbardaketaren 75. urteurrena gogoratuko dute

Aurten Elorrioko bonbardaketaren 75. urteurrena betetzen da eta Udalak eta Gerediaga Elkarteak ekitaldiak antolatu dituzte elkarlanean. Gaur desehorzketen inguruko hitzaldi bat izango da, eta biharko ibilbide tematikoa antolatu dute Intxortaren magalera.

Jimi Jimenez hizlariak “Hildakoak hilobitik ateraz, duintausna berreskuratuz” hitzaldia emango du gaur, arratsaldeko 19.00etan Iturri Kultur Etxean. Deustuko Unibertsitateko Geografia eta Historiako lizentziatua da Jimenez, eta Auzitegi-arkeologiako espezializatua eta Gerra Zibileko hainbat desehorzketatan parte hartutakoa, baita artxiboko dokumentazioaren azterketan ere.

Biharko ekitadiak Intxorta 1937 kultur elkartearen eskutik hasiko dira, ibilbide tematikoarekin. “Gerra Zibila Euskal Herrian Intxortaren magalean” Elgetako plazan hasiko da goizeko 9.30etan, bertan dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroan azalpen batzuk jaso ondoren, ibilbidea Intxortako frontearen kokagunerantz hasiko da.

Bisitaldi gidatua, maketa baten alde biak kokatzen eta gerraren kausa orokorrak azaltzen hasiko da, ondoren gerraren garapena eta garaia bizi izan zutenen testigantzak jasotzen dituen bideo bat proiektatuko da, Gerediaga Elkartetik azaldu dutenez.

Jarraian bost kilometroko ibilbidea hasiko da frontearen kokalekuan zehar, erakusketa iraunkorra bisitatuko dela, azkenik. Ikusgai izango dira, beraz, berreskuratutako lubakiak, parapetoak, babeslekuak, garaiko armak (fusil, obus, mortero, pistola, metrailatzaile…), eta garaiko egunkariak, besteak beste.

 

DURANGON. Elorrioko albisteak

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados