Friso
Friso
Friso
Friso

Bizkaia-Durangoren garaipen bikoitza XVII. Balmasedako Emakumeen Sarian

bizkaia-durango Balmaseda
Bizkaia-Durangoren sailkapen bikoitza. Argazkia: Lander López
amaia latirtegi Balmaseda
Amaia Lartitegi, junior mailako txapeldun. Argazkia: CAF Turnkey Engineering

Natalie Grinczer-en garaipenarekin Bizkaia-Durango taldeak 2019 denboraldiko markagailua estreinatu zuen zapatuan jokatutako Balmasedako Emakumeen Sarian, Espainiako Koparako bosgarren proba puntuagarrian. Txirrindulari ingelesaren ostean, talde bereko Nicole D’Agostin helmugaratu zen. Junior mailan, aldiz, Iurretako CAD Turnkey taldeko Amaia Lartitegirentzat izan zen garaipena.

Zortzi txirrindulariz osatutako ihesaldi bat  izan zen lasterketako protagonista. Bertan Bizkaia-Durangoko Enara López, Ainara Elbusto eta Luisa Ibarrola; Sopela Women’s Team-eko Sara Martín, Maria Martins eta Yurani Blanco; Massi Tactic-eko Mireia Benito eta Eneicue-ko Ziortza Isasi elorriarra izan ziren.

Tropelak ihesaldia harrapatuta, Enara Lopezek bidea ireki zuen Natalia Grinczer-ekin eta Nicole D’Agostin-ekin batera. Hala ere, azken kilometroetan Lopezi indarrak amaitu zitzaizkion eta lasterketa burutik kanpo geratu zen. Azkenean, Bizkaia-Durangoko ingelesarentzat izan zen garaipena, talde bereko Nicole D’Agostin eta Eneicue-ko Lija Laizāne-ren aurretik.

Sailkapenen buruan

Espainiako Kopako sailkapen nagusian Bizkaia-Durango taldeko Cristina Martínez da lider berria eta Nicole D’Agostin-ek Torneo Euskalduneko sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du.

Junior mailan, Iurretako CAF Turnkey taldeko Amaia Lartitegirentzat izan zen garaipena. Busturiako txirrindularia azkarrena izan zen lau protagonista izan zituen esprintean eta, ondoren, Naia Amondarain eta Maria Bruzuela helmugaratu ziren.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar