Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Berdintasunaren inguruko hainbat ikastaro, erakusketa eta hitzaldi antolatu dira udazkenerako

Elorrioko Berdintasun sailak urritik abendura artean burutuko diren ikastaro, erakusketa, hitzaldi eta bestelako ekitaldien egitarau zabala antolatu du, tarteko eskualdean egingo den Beldur-barik 2017 bideo-lehiaketa edo ikasturtean zehar egingo den Emakumeen Jabekuntzarako Eskola.

Emakumeen jabekuntza sustatu nahi duen ekimena ikaskuntzan, kontzientziazioan eta abilezien garapenerako prozesuak sortzen ahalegintzen da. Eskola honen azken helburua eraldaketa pertsonala zein soziala lortzea eta injustiziez jabetzea da.

Munduko Emakumeen Topagunea urriaren 16an, azaroaren 13an eta abenduaren 11n egingo diren saioetan burutuko da, Cony Carranza, herri hezitzailea eta Genero Harremanetan masterdunaren gidaritzapean. Topaketetan munduko beste herrialde batzuetatik Elorriora bizitzera etorri diren emakumeak bilduko dira, haien migrazio prozesuari zein bizipenei eta ametsei buruz hausnartzeko.

Autodefensa eta plazerrarekin lotutako ikastaroan emango dira urrian. 28an, 16 eta 23 urte bitarteko neska gazteei zuzendutako ‘Autoestimua eta autodefentsa’ ikastaroa emango du Emagin Elkarteak eta 20an eta 21ean plazerra, desira eta erotismo gaiak jorratuko dituen ‘De viaje por los mapas de mi cuerpo’ ikastaroa emango dute Flavia Anconetani eta Bea A. Herranzek. Azaroko astelehen eta asteazkenetan argindarraren inguruko ikastaroa emango du Paz Carbajosak.

Berdintasun Sailak emakumeei eta gizonei zuzendutako hitzaldiak ere prestatu ditu. Urriaren 26an ‘Mutilak eta feminismoa’ izenburu duen hitzaldia emango du Jokin Azpiazi Carballok eta ondoren egingo den mahai inguruan Elorriko 126 mutilekin izandako solasaldien berri emango dute Urtxintxa Eskolako kideek. Azaroaren 21ean berriz, Ana Porroche-Escuderok ‘Emakumeon bularreko minbizia eta jabekuntza’ri buruz mintzatuko da.

Egitarauan tartekatu dute azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeen Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta egun horretan Herriko plazan, 19:00etan egingo den elkarretaratzea.

Berdintasun Sailak antolatutako ekimen hauek etxez etxe banatutako liburuxkan agertzen dira. Bertan agertzen diren ekimenen inguruko informazio gehiago eskatzeko edo izena eman behar den ikastaroetan parte hartzeko Udal Berdintasun Arloak duen berdintasuna@elorrio.eus emailera idatzi, 94 6570809 telefonora deitu edo udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzura (HAZ) joan behar da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados