Azokaren erotismo erakargarria

Durangoko Azokaren epelera hainbat euskaltzale hurreratu dira gaur Landakoguneko ateak zabaldu diren momentutik. Irekiera ekitaldia, Joxemari Carrere idazlearen  ipuin-konferetzia epelaren eskutik heldu dira. Ateak zabaldu bezain pronto agintariak, musikariak, idazleak eta hainbat aurpegi ezagun  ikusteko aukera izan da, hauen artean Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiarena, Durangora bere liburua sinatzeko hurbildu baita.

Joxemari Carrere idazle, ipuinkontalaria eta antzerkigileak,  Durangoko 45. Azokaren irekiera ekitaldiaren ardura izan du gaur. Jendez gainezka egon den Elkartegiko areto nagusi baten, barre algarako jarri ditu bai agintari, euskaltzale eta bertara gerturatu diren herritar guztiak. ???Zer da erotismoa??? galderarekin hasi da solasaldi Carrere. ???Ez dakigunez zer den, sexuaz hitz egingo dut???, esanez  Olinpo, Grezia, Paradisua eta Afrikako gizakiaren sorreran aintzinako istorioak kontatzeari heldu dio Carrerek.

Aurretik, Durangoko Azokan egon diren agintariak aritu dira. Lurdes Auzmendi Hizkuntza Politikarako Sailburuordeak adierazi duenez, ???Durangokoa ez da urteko egun guztietan ikusten denaren isla, baina beharrezkoak dira horrelakoak ere, eta aintzak hartzekoa da Azokan daukagun erakar ahalmena???, azpimarratu du sailburuordeak azoka ???bilgune kulturala dela???, esanez.

Aitziber Irigoras, Durangoko alkate andreak ??? liburu, DVD, CD eta material guztia aztertu, ukitu gozatzeaz gain, jaso ezazue esperientzia honen zati bat ere???, gonbidapena luzatu du. Eta Santa Barbara eguna gogoratuz, ???euskal kulturaren euriak busti gaitzala???, esan du Irigorasek.

 

Ibarretxeren liburua

Jose Luis Bilbao, Bizkaiko Diputatu Nagusiak, Eusko Jaurlaritzak ???kulturaren euskal plana baztertu??? duela kritikatu du. ???Hizkuntz bienganako berdin tratuak, euskara ahuldu eta baztertu egiten du???, gaitzetsi du Diputatu Nagusiak.

Nerea Mujikak itxi du gaurko inaugurazio ekitaldia eta gogoratu duenez ???euskaldunok ez gara etxe barruan gelditzekoak, munduari zabalik egon behar gara???. Hau esanez,???zapore goxoarekin??? gonbitea luzatu du, txokolateak banatuz.

Apurka- apurka giroa berotzen joan da Landakogunean eta standetan aurpegi ezagunak ere ikusteko aukera egon da. Hauen artean, Juan Jose Ibarretxe, lehendakari ohia, bertan izan da.

Ibarretxek ???El futuro nos pertenece – Geroa gurea da??? liburua sinatzera hurbildu da Durangoko Azokararte. ???Sinesten badugu, geroa gurea da. Herri txiki bat gara baina gure kultura munduari erakutsi behar diogu???, azaldu du.

Ibarretxererin batera, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia eta Maria Jesús Aranburu Gipuzkoako Euskara eta Kultura Diputatua Durangoko Azokaren 45. ediziotik pasatu dira. Musikarien eta idazleen ordekariak ere izan dira lehenengo egun honetan. Juan Carlos Irizar, Kepa Junkera musikariak, Gotzon Barandiaran eta Gorka Arrese idazleak, besteak beste.

DURANGON. Azokako albisteak

 

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar