Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Aukera ederra da txarto pasatzen ari diren ekintzaile txikientzat”

52 salmenta postu inguru bilduko dira datorren zapatuan eta domekan Ezkurdi plazaren bueltan egingo den ‘Naiz Market’ azokaren bigarren edizioan. Ekimen honek aukera aparta emango die euren negozioak ezagutarazteko komertzio, marka eta ekintzaile txiki zein artisauei, birziklatutako produktuen ekoizleei edo artea, diseinua, moda eta musika lantzen duten saltzaile eta sortzaileei.

“Pandemiaren eraginagatik momentu oso txarra da komertzio txikientzat, ekoizleentzat eta artisauentzat eta horregatik beharrezkoa da Naiz Market bezalako ekimen bat egitea”, azpimarratzen du azokaren arduradunetako bat den Asier Bañosek. Bigarrenez egingo den ekimenak, beraz, “jendearengana hel­tzeko duten baliabide premia” asetzeko aukera eskainiko zaie parte-hartzaileei.

Egitasmoa sustatzen dutenen esanetan, “proiektuaren helburua ez da etekinak lor­tzea” eta arrazoi horregatik “transparentzian eta tratu hurbilean” oinarritzen da. Horregatik, “ez dugu filtrorik jartzen postuak bertan instalatu nahi dituztenentzat. Bertan egotea eskatzen duen edonoren eskaria onartzen dugu eta momentuz inori ez diogu ukatu aukera hori”.

Lehenengo edizioan bildu ziren postuekin alderatuta, “irekiagoa eta alternatiboagoa” izango dela azpimarratzen du Bañosek. Izan ere, jendeak jakiak saltzeko aukera izatea eskatu zien iaz eta “ideia ona iruditu zitzaigun”. Aurten, beraz, “Mallabiko eta Lekeitioko ekoizleak gerturatuko dira artisau eran egindako jakiak eta gozokiak saltzeko, eta Gorrotxa tabernak food-track bat gerturatuko du.

Urrike liburu-denda

Aipatutako berrikuntzak ez dira aurtengo edizioko bakarrak izango, azoka alternatibo honetako beste nobedade bat Urrike liburu-dendak jarriko duen postua izango delako. Gainera, horrelako ekimenetan salgai jartzen diren jantziak, kamisetak, bitxiak edo eskuz egindako bestelako osagarriak ere presentzia nabarmena izango dute, antolatzaileen asmoa “klasikoa ez den azoka” egitea delako.

Bigarren eskuko salmenta ere sustatuko dute antolatzaileek, “birziklatzea eta hondakinen murrizketa” ere ekimenaren ezaugarriak direlako.

“Transparentzian” oinarritutako ekimena izateaz gain, saltzaile eta erosle edo bisitarien arteko “tratu hurbila” ere aldarrikatzen du Bañosek, azoka kudeatzen duen elkarteak “irabazi-asmorik gabeko kultura” lehenesten duelako. Horregatik, ekimenarekin lortutako guztia “etorkizuneko ekitaldi eta merkatuak antolatzeko erabiliko da, geroz eta jende gehiagori gure mezua zabalduz eta parte hartzaileei zerbitzu hobea emanez”.

21 postu

Naiz Market ekimenaren lehenengo edizioa iazko o­­tsailean egin zuten Joxe Miel Barandiaran kalean eta bertan 21 postu egon baziren ere “oso ondo irten zen eta gure asmoa Gabonetan beste azoka bat egitea zen baina, osasun-egoera zela eta, ez egitea erabaki genuen. Uste dugu orain murrizketa gutxiago daudela eta jende askok txertoa hartu duenez, une egokia dela”.

Edizio honek izango duen bigarren aldaketa nabarmena espazioarena izango da, iazko kokagunea “txiki gelditu zaigu eta. Horren arrazoia izena eman duten parte-har­tzaileen zerrendak eragin du, edizio honetan iazko kopurua bikoiztu baino gehiago egingo delako. “Egun bietan saltokiak jarriko dituzten parte-har­tzaileak 33 izango badira ere, egun batean 42 postu egongo dira guztira eta bigarrenean 38”, Bañosen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados