Beraien gaitasunak erakusteko eta saltzeko asmoa duten 20 artisautik gora bilduko dira gaur Elorrioko Urarka kalean egingo den Eixu Azokaren hirugarren edizioan. Eskuz egindako lanak erakusteaz gain, umeen tailerra eta musika ekitaldia iragarri dituzte antolatzaileek.
Goizeko hamarretan irekiko den azokan apaingarriak eskainiko dituzten Bitxibitxi konplementuak, Eneko Unzalu bitxigilea eta Dir-dir zilargilea egongo dira. Afrikar oihalak egiten dituzten Kaori Faktoria, Artisai puntuzko jertse txikiak, oihal artisautza lantzen duen Gabrek, motxilak eta karterak sortzen dituen Halabazan edo poltsa esklusiboak lantzen dituen Gorakat ere bertan egongo dira.
Artesania Egurre, Madericas de Boj, Pott zeramika, Nire Panpinak, Jauregi Baserria kosmetika, Lanbera zurezko jostailuak, Lisbeth haur osagarriak, Vallanti kosmetika, Susana Corbella keramikaria, eskuz egindako margoak egite dituzten Ahiztak, Eguzkilore artisautza eta AGTZ inprimaketak ere erakusmahaia jarriko dute azoka gunean.
Gerturatuko diren postuen zerrenda zahatoak eta larrua lantzen dituen Boteria Moneo eta artisau garagardoa egiten duen Baobeer-ek osatuko dute.
Goizeko 11:00etatik 13:00etara umeen tailerra egongo da eta 12:30etatik aurrera musika ekitaldia eskainiko du Ropa Vieja taldeak.