Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
BIDEOA

‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ antzezlana agurtuko du Durangon Eneko Sagardoy aktoreak

Eneko Sagardoy antzezle durangarrak, Florentino Badiola, Eñaut Gantxegi eta Marina Apariciorekin batera antzezten duen ‘Arren ganbara eta emeen sotoa’ antzezlanaren azken emanaldia hartuko du San Agustin Kultur Guneak, larunbatean, apirilaren 9an, iluntzeko zortzietan.

Atx Teatroa konpainiak ekoiztutako ikuskizunak Luis Riaza egile madrildarrak idatzitako ‘El desván de los machos y el sótano de las hembras’  lanaren euskal bertsioa da. Jatorrizko testua antzezlanaren zuzendaria den Iñaki Ziarrustak euskaratu eta egokitu du.

Ikuskizuna “oso iluna da naiz eta umore zertzelada ederrak dituen” Eneko Sagardoyren esanetan. Testuak “sexuaz eta sexuen arteko zapalkuntzaz berba egiten du” eta aktore durangarra “oso identifikatuta” sentitzen da Riazak idatzitako testuarekin.

Bi mundu kontrajarriak

‘Arren ganbara eta emeen sotoa’k bi mundu desberdin islatzen ditu: gizonezkoena eta emakumeena. Lehenengoan arrak bizi dira, arrentzat arrek sortutako mundua delako. Sotoan berriz emea, zoritxarreko egun batean sortutako ‘akatsa’.

Gela biak inkomunikatuta daudenez, nola etorriko da orduan, aldaketa ekarriko duen oinordekorik? Pertsonaia guztiak teatroaren tranpan eroriko dira eta “botereak agerian utziko ditu bere biziraupenerako mekanismoak zeintzuk diren”.

San Agustin Kultur Gunean emango den azken emanaldia amaitu ondoren, aretoan bertan egingo den ospakizuna hasiko da. Aretoko arduradunen arabera “lantalde osoarekin agur esateko aukera izango dugu musika, giro ona eta sortu daitekeena lagun” izango dutela bertaratzen direnak.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados