Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Antzinako erara ospatuko da Eztegua igandean zehar

Antzinako erara ospatuko da Eztegua igandean zehar

Durangoko Kriskitin dantza taldeak laugarren antzinako erako Eztegua antolatu du iganderako. Horretarako, aurten ehun urte betetzen dituen argazki eta pertsonaiak aukeratu dituzte. Protagonista nagusiak ezkongaiak izango dira baina edozeinek har parte har dezake bost urterik behin antolatzen den ospakizun berezi honetan. Egunean zehar, ezteguaren antzezpena egingo da. Goizeko 12.30tan hasiko da kalejirarekin eta ezteguaren kontratua irakurri ondoren bazkaria eta Luhartz taldeak eskainitako erromeria ospatuko dira Tabiran.

Igandean antzinako erako Eztegua ospatuko da laugarren urtez Kriskitin dantza taldeak antolatuta. Protagonista nagusiak ezkongaiak izango dira, hau da, Margarita eta Mikolas. Euren papera egiten Oihana Basabe eta Xabier Etxeita, Kriskitineko harrobiko dantzari eta musikariak izango dira. Bitxikeria bezala,  Margarita eta Mikolas, Oihanaren birraittitte-amak izan ziren. Ehun urtetik gora da ezkondu zirela eta haien akorduz eta ohoretan aukeratu dira protagonisten izenak. Gainera irakurriko den kontratua ere ezkontza hartan erabili zen kontratu bera izango da.

Protagonista nagusiez gain, beraien guraso papera egingo dutenek ere ohorezko lekua izango dute. Aurtengoan, Amaia Gorrotxategi, Emilio Garcia, Miren Zamakona eta Juanjo Llona izango dira. Garrantzitsua Pedro Andreu notarioaren papera ere, berak irakurriko baitu Ezteguaren kontratua Santanako plazan.

Ameriketatik datozen Karmelo eta Goiuria Alberdi izeko-osabak ere tertzioz helduko direlakoan gaude eta ezin ahaztu arreoa eroateko idi pare ederra, gurdia eta gurdi-gidaria ere bertan izango direla.

Aipatutakoez gain, komitiban; Kriskitin, Txiri-Txiri eta Jaizale txistulari taldearen partaidetza izango da, baita parte hartzera animatzen diren herritar guztiena.

Ospakizuna eguerdiko 12.30tan hasiko da Merkatu plazatik abiatuko den kalejirarekin. Santa Anako plazan arreoa erakutsi eta kontratua irakurriko da. Hau bukatu bezain pronto, bakaria Tabiran ospatuko da eta Luhartzek erromeria eskainiko du aurtengo Ezteguari amaiera emateko.

 

DURANGON. Noticias de Durango

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados