Ane Etxezarretak eta Sara Iriartek irabazi zuten Elorrion jokatutako Trikitilari Gazteen Txapelketa

Villabonako Sara Iriartek eta Olabarriako Ane Etxezarretak irabazi zuten Elorrioko Trikitilari Gazteen VI. Txapelketa.

Olabarriko Ane Etxezarreta trikitilariak eta Villabonako Sara Iriarte panderojoleak irabazi zuten domekan Elorrion jokatutako Trikitilari Gazteen VI. Txapelketa. Lehiaketan sei bikotek parte hartu zuten, guztiak Gipuzkoatik gerturatutakoak.

Sei bikote partehartzaileek hiru pieza eskaini zituzten bertaratu ziren ikus-entzule ugariren aurrean: trikitixa, porrusalda eta gehien jota hiru minutuko iraupena izan behar zuen pot-pourria. Ikuslegoak gogo onez eta txalo ugarirekin saritu zituen lehiakideek eskainitako lana.

Seigarren txapelketako irabazleak Olabarriko Ane Etxezarreta eta Villabonako Sara Iriarte izan ziren, beraiek bildu baitzituzten epaimahaikideek banatutako puntu gehien. Bikote irabazleak txapelak eta 250 euroko ordainsaria eskuratu zuten.

Bigarren tokia Lazkaoko Irati Arzelus eta Arrasateko Mirari Plazaolarentat izan zen, 200 euroko ordainsaria eskuratuz; eta hirugarren tokia, Azkoitiko Araitz Etxaniz eta Azpeitiko Enaitz Alberdik lortu zuten, 150 euroko ordainsaria lortuz.

Gainontzeko hiru bikoteak, Zestoako Intza eta Maria Illarramendirena; Lazkaoko Ane Urretabizkaia eta Irati Arzelusena; eta Errezilgo Julen Labaka eta Azkoitiko Garazi Larrañagarenak 80 euroko dieta eskuratu zuten.

18 urte azpiko partaideentzat mugatutako lehiaketan 10 urteko Maria illarramendi izan zen gazteena eta nagusiena 18 urteko Sara Iriarte.

 

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar