Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Osa eta Maria Zorroza, iazko irabazleak, X. Anboto Kilometro Bertikaleko faborito nagusiak

AnbotoKilometroBertikala2016-1
X. edizioa beteko duen lasterketak 300 lehiakide izango ditu gehienez .

Kilometro bertikal  proben artean lasterketa gogorrenetakoa den Anboto Kilometro Bertikala ospatuko da datorren zapatu arratsaldean, Atxondoko Arrazolan irten eta eskualdeko mendi garaienean amaituta. Asuntze Mendi Taldeak eta Euskal Herriko Mendi Federazioak antolatutako kirol proba honek hamargarren edizioa beteko du aurten.

Bakarkako erlojupeko erara lehiatuko den proba Arrazolako Elizondo plazatik (239 metro) abiatu eta Anboto mendi tontorrean (1.331 metro) amaituko da, 3,8 kilometroko distantzia eta 1.092 metroko gain gora positiboa gainditu ondoren. Lehen korrikalaria 14:00etan abiatuko da eta lasterketa 300 partaideentzat mugatuta dago.

Korrikalari guztiek Arrazolan, Zabaletan eta Anboton dauden kontrol puntuak gainditu behar dituzte eta bi horniketa gune izango dituzte, bata Zabaletan eta bestea Anboton.

Edizio honetako faborito nagusiak, iaz garaileak izandako Aitor Osa itziartarra eta Maria Zorroza gernikarra dira, antolatzaileen arabera. Hala ere, “Julen Martinez de Estibariz barrundiarra gizonekoen artean eta Oihana Azkorbebeitia abadiñarra eta Oihana Kortazar elgetarra emakumezkoen artean” aipatzen ditu faboritoen artean lasterketako zuzendaria den Aitor Belarrek.

Sari parekideak

Kirol proba honek sari parekideak banatuko ditu eta maila absolutuan irabazten duten lasterkariek, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan, 350 euroko diru sariak, txapelak eta garaikurrak jasoko dituzte. Bigarrenek 200na euro eta garaikurrak jasoko dituzte eta hirugarrenek 100na euro eta garaikurrak.

15 eta 18 urte bitarteko junior mailako irabazleek 50na euro eta garaikurrak jasoko dituzte eta sari berdinak eskuratuko dituzte 45 urtetik gorako beterano mailakoek. Atxondoko lehen bi lasterkariek garaikurrak eta opariak lortuko dituzte.

Antolatzaileek 500 euroko saria emango diote jadaneko errekorra gainditzen duenari, eta gizonezko zein emakumezko markak hobetzen badira diru saria erdibitu egingo dute. Anboto Kilometro Bertikaleko denbora onenak 2011n jarritakoak dira, urte horretan egin baitzituzten Marco de Gaspieri italiarrak (O:37:14) eta Oihana Kortazarrek (0:47:10) lasterketa bizkorrenak.

Anboto Kilometro Bertikal probaren hamargarren edizioa betetzen dela eta, Dj batek jarriko duen musikarekin girotuko da sari banaketa. Umeek  berriz,  jumarra praktikatzeko aukera izango dute.

Proba honetan Euskal Mendizale Federazioaren lasterketa bertikalen txapelketa ere jokatuko da. Lehiaketa hori EMFko lizentzia duten kirolariei mugatuta dago.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados