Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abian dago Berbalagun ekimena Durangaldean

Berbalagun egitasmoaren koordinatzailea den Miren Amesti eta ekimen horretako partaide den Durangoko Udal Euskaltegiko zuzendaria den Miren Euba elkarrizketatu ditugu, 17 urte bete dituen Berbalagunen ezaugarri nagusiak eta berrikuntzak azaltzeko.

Miren Amesti
Berbalagun ekimenaren koordinatzailea

Miren-Amesti-AEK-Berbalagun

“Aurten iazko partaideen kopurua gaindituko dugu”

-Nortzuk dira Berbalagunak?
-Gaur egun euskara ikasten dauden pertsonak, euskaltegietan edo hizkuntza eskolan euskara ikasle izandakoak eta praktikatzen jarraitu nahi dutenak zein euskaldun zaharrak izanik euskalgintzaren inguruan interesa dutenak eta lagundu nahi duten bidelagunak. Helburua euskaldunen arteko sare bat egitea da.
-Zein da saioetako maiztasuna eta dinamika?
-Talde gehienak ordu beteko saioak egiten dituzte, astean behin. Talde bakoitzeko kideek biltzen dira eta eurek erabakitzen dute noiz eta non elkartu. Talde gehienak lau edo bost pertsonek osatzen dute baina badago hamar pertsonekin osatutako taldea eta horrek gustura egoten direnez, ordu bete baino gehiago egiten dute. Taldeetako kide guztiek hitz egiteko ahalmena izatea eta antzeko euskara maila izaten saiatzen gara. Baina desberdina da Durangoko edo herrietako dinamika, Durangon herrietan baino partaide gehiago dagoelako.
-Iaz ia 200 pertsona izan ziren partaide. Zenbat hasi dira aurten?
-Momentu honetan 180 pertsona inguru gabiltza eta oraindik jendea taldeetan sartzen ari garenez, iazko partaideen kopurua gaindituko dugu. Ekimen hau prozesu baten moduan hartu behar dugu eta urteak aurrera egin ahala, batzuk jarraitzen dute baina jende berria ere sartzen da.
-Aurten ere Mintzodromoa antolatu duzue baina ekimen berriak ere izango dituzue ezta?
-Mintzodromoa azaroaren 30ean egingo dugu Plateruenan, baina ikasturtean zehar hainbat ekintza egingo ditugu; hiru edo lau herri bakoitzean. Aurten, berrikuntza gisa, buruko masaje ikastaroa; interneteri lotutako erosketei, umeen erabilera zein segurtasunari buruzko hitzaldiak; reflexologia zein barreterapia tailerrak; sukaldaritza ikastaroa; pizza, ogia eta focaccia egiteko tailerrak edo gaztandegi batera egingo den bisita izango dira, besteak beste.

Maite Euba
Durangoko Udal Euskaltegiko zuzendaria

Maite-Euba-Euskaltegi-Berbalagun

“Sarritan, ez da dena zuzen erabiltzea, erabiltzea baino”

-Zein da Berbalagunen helburu nagusia?
-Euskaltegian gauden denon helburua hizkuntza ikasten ari direnei eta euskaraz egin eta bizi nahi dutenei, euskaraz egiteko bideak ematea da. Batez ere, aukerarik ez duenarentzat euskaraz modu informalean egiteko aukera ematen du Berbalagunek. Guk euskaltegian daukagu ikasleekin kontaktua eta ulertzen dugu eskolak ez direla nahikoak euskaraz bizitzeko. Beraz, helburu nagusia, euskaraz jartzea modu ahalik eta naturalean da.
-Edozein mailako euskara ikasleak har dezake parte Berbalagunen edo beharrezkoa da gutxieneko maila bat?
-Sarrera probarik ez dugu egiten, baina gutxieneko bat eskatzen diegu; komunikatzeko gai izan daitezela. Gaur egungo B1 maila beharrezkoa izango litzateke, baina pertsona guztiak ez dira berdinak. Batzuk komunikatzaile onak izan daitezke baliabide batzuekin eta beste batzuk, aldiz, ez. Kontuan izan behar da Berbalaguna edozein lekutan egin daitekeela, kafe baten inguruan, igerilekuan, sagardotegira bisita egiten edo spa baten.
-Zergatik da beharrezkoa Berbalagun bezalako ekimen bat?
-Hainbatek, oraindik, guneak behar dituelako euskaraz bizitzeko. Sarritan, inguruan euskaraz hitz egiteko aukerarik ez duen jendea dator euskaltegira. Guk, Berbalagunen bitartez, aukera ematen diegu sare horretan parte hartzeko. Berbalagun tranpolin ona da euskaraz hitz egiten dutenen sareak zabaltzeko eta erabilera normalizatzeko.
-Nabaritzen zaie euskara maila hobetzen dutela Berbalagunen parte hartzen duten ikasleei?
-Bai. Jendeak titulua izan dezake, baina praktikatzen ez badu ez du inoiz hitz egiteko beldurra kenduko. Ez dakit hizkuntza maila bera hobetzen den edo erabilera normalizatzen den; baina sarritan, ez da dena zuzen erabiltzea, erabiltzea baino.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados