
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalaurrea datorren domekan izango da Amorebieta-Etxanoko Zelaieta zentroan. Bertan, Eneko Abasolo ???Abarkas??? iurretarra eta Miren Amuriza berriztarra, BEC-eko finalera joateko lehiatuko dira.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak antolatutako bertsoen bigarren finalaurrean, sei bertsolarik parte hartuko dute datorren domekan, arratsaldeko 17:30ean. Haien artean, Iurretako Eneko Abasolo ???Abarkas??? eta Berrizko Miren Amuriza izango dira.
???Abarkasek??? (Iurreta, 1976), 1998an parte hartu zuen lehenengoz Bizkaiko Bertso Txapelketan. ???Ilusiogaz aurkezten naiz txapelketara???, esan du bertsolari iurretarrak. Amuriza (Berriz, 1990), ordea, bertso-eskolako eragile moduan dabil 2005tik, eta Bizkaiko eskolarteko hiru txapel eta Euskal Herriko bat lortu du besteak beste. ???Beti bizi izan dut bertsozaletasuna etxean???, azpimarratu du Amurizak.
Abasolo eta Amurizarekin batera, Iratxe Ibarra, Arkaitz Estiballes, Arrate Illaro eta Pello Ormazabal bertsolariak lehiatuko dira. Bigarren finalaurre honetan, gai-emole eta aurkezlea Bernar Mandaluniz izango da.
Hirugarren eta azkenengo finalaurrea, berriz, abenduaren 5ean ospatuko da Gernika-Lumoko Jai Alai frontoian. Bertan, Beñat Ugartetxea Mallabiko bertsolaria lehiatuko da, datorren abenduaren 18an BEC-ean ospatuko den finalera joateko asmoarekin.
DURANGON. Amorebieta-Etxanoko albisteak