Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Abadiñoko igerilekuetako eta kirol zentroetako langileen lan baldintza duinak eskatzen ditu EH Bilduk

Abadiñoko igerilekuetako eta kirol zentroetako langileen lanuzteak eta geldialdiak direla eta, biharko udalbatzan eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du EH Bilduk. Langileen lan baldintza duinak eskatzeaz gain, erabiltzaileei eragiten dizkien eragozpenak  emendatzeko kalteordainak zehaztearen beharra adierazi dute.

Talde soberanistak aurkeztutako testuaren arabera, igerilekuetako eta kirol zentroetako langileek “lan baldintza duin batzuen alde 16 hilabete negoziatzen egon ondoren”, egun osoko greba egunak deitu dituzte Bizkaia osoko instalazioetan. Langileen eta patronalaren arteko “akordio bat erdietsi ezean”, geldialdiak areagotu egingo direla aurreikusten dute.

Egoera horren aurrean, eta “erabiltzaile gehienak abonatuak direla” kontuan hartuta, igerilekuak kudeatzen dituen Emtesport enpresaren diru iturriak mantendu egiten dira, eta “greban ari diren langileen soldatak aurrezten ari dira, era horretan irabaziak handituz”.

Lan Hitzarmena

“Bizkaiko igerilekuetako eta kirol zentroetako langileei lan baldintza duinak bermatuko dizkien Lan Hitzarmena adosteko langileen ordezkariekin”, eskatzen diote patronala den CEBEKeri.

Horrez gain, “erabiltzaileei eragiten dizkien eragozpenak  emendatzea” eskatzen diote Astolako kiroldegia kudeatzeko azpikontratatua dagoen Emtesport enpresari. Gainera, erabiltzaileen kalteordainak zeintzuk diren enpresaren eta udal ordezkarien artean adosteko beharra adierazi dute “epe ahalik eta laburrenean”.

Azkenik, “etorkizunari begira” eta zerbitzua publifikatzeko borondatea erakutsi ondoren, “hori posible egin ahal izateko aukerak” aztertzearen beharra azpimarratu du EH Bilduk. Kudeaketa aldaketa horrekin, izan ere, “zerbitzuaren jarraipen hobea egin eta langileentzako lan baldintza duinak” bermatuko direla uste dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 1,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Olvido

    Aclaración
    Dónde pone Voz sería Vox.
    Dónde pone distrito seria sustituto en Juntas.
    Lo siento, el corrector….

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados