500 partaidetik gora bilduko dira domekako Umeen Euskal Jaian

 

 

DurangoUmeenEuskalJaiaTronperriAzken urteetan ohikoa denez, San Fausto jaiak amaitu ondoren ospatuko da Durangon Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatutako Umeen Euskal jaia. Etzi ospatuko den 51. edizioan 12 talde bilduko dira, guztira 450 dantzari eta 60 txistulari eta arduradunen partaidetzarekin.

Talde antolatzaileekin batera, Abadiñoko Talde Batuak eta Traña-Matienako Iluntze, Berrizko Iremiñe eta San Lorentzo, Elorrioko Besaide, Mañariko Andra Mari, Otxandioko Urduri, Zornotzako Udabarri, Sestaoko Salleko eta Ermuko Txindurri dantza taldeak bilduko dira.

51. edizioa beteko duen ekimena goizeko 11:30ean hasiko da, bertan parte hartuko duten taldeen kalejirarekin. Goizean zehar, Durangoko kale eta auzoetan zehar sakabanatuko dira taldeak, euren errepertorioko hainbat dantza eskainiz.

Arratsaldeko 17:00etan alarde nagusia hasiko da Ezkudi plazan, edo euria eginez gero Landako gunean. Ekitaldian, Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo eskainiko dituzte mutilen taldeek; Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza, neskenak eta Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta Zapatain dantza ume txikienak. Saioa amaitzeko, Fandangoa eta Arin-arina eskainiko dituzte dantzari guztiek.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar