Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Traña-Matienako Umeen Dantzari Egunak 400 dantzari bilduko ditu

Traña-Matienako Umeen Dantzari Egunak 400 dantzari bilduko ditu

Durangaldeko hamabi dantza taldeko 400 neskato-mutiko izango dira igandean Traña-Matienan ospatuko den XVI. Umeen Dantzari Egunean. Iluntze Dantza Taldeak Abadiñoko Udalaren laguntzarekin antolatutako ekimen honetan 4-13 urte bitarteko dantzariek arituko dira.

Eguneko egitaraua eguerdian hasiko da partaide guztiek Traña-Matienako kaleetan zehar egingo duten kalejirarekin. Goizeko dantza erakustaldiaren ostean umeek Traña-Matienako txoko, taberna, jatetxe eta etxe partikularretan bazkalduko dute. Arratsaldeko bostetan, talde guztien dantza alardea hasiko da kiosko plazan eguraldiak laguntzen badu, eta euria bada frontoian.

XVI. Umeen Dantzari Egunean Otxandioko Urduri, Berrizko San Lorentzo eta Iremiñe, Ermuko Txindurri, Durangoko Txoritxu Alai, Tronperri eta Kriskitin, Atxondoko Andasto, Elorrioko Besaide, Zornotzako Udabarri eta Abadiñoko Talde Batuak eta Iluntze dantza taldeak parte hartuko dute.

Iluntze dantza taldeak antolatutako ekimenak, Eneko Etxebarria Kultura Batzordeko zinegotziaren eskerrak jaso zituen. Gainera, herritar guztiak animatu zituen dantzarien ekitaldia ikustera gerturatzeko. “Berriro izango dugu aukera gure herrian ia 400 dantzari txiki dantzan ikusteko, eta hori gauza handia da guretzat”, azpimarratu zuen.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados