Friso
Friso
Friso
Friso

‘24 Ordu Paperean’ lehiaketa antolatu du Sorginola gaztetxeak

Sapuetxe-20OrduPapereanOsoaDurangoko gazteen artean “irakurtzeko eta sortzeko grina pizteko” helburuarekin, ‘24 Ordu Paperean’ deituriko sorkuntza jolasa antolatu du astebururako Sorginola gaztetxeak. Lehiaketa zapatuan hasiko da, eguerdiko 12:00etan, eta hurrengo eguneko ordu berean amaituko da.

Ekimen honetan parte hartzen duten lehiakideek, sare sozialen bidez jakingo dute zapatu eguerdian lehiaketan parte hartzeko landu behar duten gaia zein testuan derrigorrez erabili behar duten hitza.

Une horretatik aurrera, lehiaketan parte hartzen dutenek 24 ordu izango dituzte lanak entregatzeko, idazlan guztiak sorginolakoateneoa@gmail.com helbidera bidali behar baitira domeka eguerdia orduko.

Jolas honek eragindako ekimena, ekainean ‘Berbaz’ izenarekin argitaratuko den sorkuntza aldizkariari erantzuten dio, “jolasean sortutako lan guztiak bertan argitaratuko baitira”, Sorginolako kideen esanetan. Ekimenaren eragileek denbora bat daramatzate aldizkaria prestatzen eta bertan, sorkuntza lanez gain, elkarrizketa, kritika, literatura, margolaritza eta beste hainbat atal izango dira.

Sorginolako kideek aldez aurretik Durangon izandako Mikeldi, Ibaizabal, Txistu ta danbolin, Txaman edo Potzutik bezalako aldizkariei jarraipena eman nahi diote. Izan ere, “Sorginolako Ateneoko kideok hariari tiratzen jarraitzeko gogoa genuen eta hala sortu zen proiektua”. Horregatik, ‘Berbaz’ aldizkaria paperean argitaratuko da, “ezinbesteko ikusten genuelako euskarri fisikoa izatea”.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar