1,3 milioi euro geldituko ziren Durangaldean eskoletako menuetan bertoko produktuak erabiliz gero

AtxondoBertonBertokoa
Atxondoko gurasoek aste beteko plantoa egin zioten maiatzean eskolako cateringari.

Berton Bertokoa ekimeneko kidea den Atxondoko eskolako Guraso Elkarteak, aste beteko plantoa egin zion maiatzaren 28ko astean umeek jaten duten cateringari. Ohiko menuen ordez, gurasoek, ostalariek eta herriko beste zenbait elkarte eta norbanakoek bertoko eta sasoiko produktuekin prestatutako menuak eman zieten ekimenera batu ziren 46 umeei.

Plantoak iraun zuen astean 60 menu prestatu ziren egunero, umeentzat zein arduradun lanak egiten zituzten sei gurasoentzat. Bazkari guztiak prestatzeko 723 euro gastatu zituzten, hau da, menu bakoitzak 2,40 euroko gastua izan zuen. Gaur egun, catering enpresek 4,60 euro kobratzen dituzte menu bakoitzagatik, horren erdia menua ordaintzeko bideratzen dela eta beste erdia jantokiko langileen soldatak ordaintzeko.

Atxondoko eskolako Guraso Elkarteak egindako kontuen arabera, herriko eskolan “sukalde bat balego eta bertoko eta sasoiko produktuak erosiko bagenitu, urtean 23.787 euro geratuko ziren Atxondon eta Durangaldean”, Alex Azpiri eta Urkiol Arkarazo bozeramaileen arabera.

Bertoko ekoizleentzat eta dendarientzat

Datu hori Durangaldera zabaldu ezkero “emaitza ikusgarria izango litzateke”. Izan ere, Berton Bertokoak biltzen dituen 12 ikastetxeetan 3512 jatun daude eta “urte osoa bertoko produktuak gure sukaldeetan kozinatzen emango bagenu, 1.292.416 euro geratuko ziren bertoko ekoizleentzat eta bertako dendarientzat”.

Kontu horiek, gainera, egin zituzten txikizkako erosketetan oinarritzen dira. Handizkako erosketa eginez gero, “azken prezioa merkeago izango litzateke”, Azpiri eta Arkarazoren ustetan.

Jakien kalitateari buruz, eskualdeko eskoletako gurasoek ez dute ezagutzen cateringeko menuetan erabilitako jakien jatorria; hau da, “ez non produzitu diren, ez nola ereinak izan diren ezta nola zainduak izan diren”. Bertoko jakiak kozinatuz berriz, gurasoek beraien seme-alabek jaten dituzten menuen bermea izango lukete.

Kutsadura

Cateringaren ereduak, gainera, eragin zuzena du ingurugiroan eta “Atxondoko eskolan jaten dena bertokoa balitz, astean 25,36 kilo CO2 kutsadura aurreztuko genituzke; edo beste era batera esanda, 1.318,72 kilo CO2 urtean, hau da, tona bat baino gehiago”. Durangaldean berriz, urte betean 77 tona CO2 aurreztuko ziren.

Eskoletako menuetan bertoko eta sasoiko produktuen erabilera aldarrikatzeaz gain, Atxondon burututako plantoak sukaldea eskatzeko ere baliatu zuten. Beste lau ikastetxek ere sukaldea jartzea eskatu dute: Durangoko Zabalarra eta Zaldibarko eskolek, Iurretako Juan de Orobiogoitia institutuak eta azken asteetan Berton Bertokoa ekimenarekin bat egin duen Zornotzako Larrea eskolak. Mallabiko eskola ere bertoko eta sasoiko produktuen erabilera eskatzen duen ekimenera batu berri da.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar