Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zubiaurreren ‘La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo’ Beñat Egiarteren parte hartzearekin grabatu da

Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Valentin María Zubiaurre garaitarrak konposatutako ‘La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo’ maisulanaren grabazioa aurkeztu dute, Beñat Egiarte tenore zornotzarraren parte-hartzearekin.

Zubiaurrek 1874an konposatutako obra ez zen inoiz jendaurrean grabatu edo interpretatu, iazko martxoaren 10ean Erromako Espainiako Akademiaren estreinatu zen arte. Ondoren, Madrilgo Errege Kaperan, Biboko Ars Sacrumen eta Garaiko Elizabarrin eskaini zen, leku horiek guztiak garrantzi historiko eta emozional handikoak izan ziren konpositorearen bizitzan.

Enrique Azurzaren zuzendaritzarekin eta Bilboko Koral Elkartearen eta Beñat Egiarteren partaidetzarekin egindako grabazioan, Ana Otxoa sopranoak, Julen García eta Juan Laborería baritonoek, Ander Marzana pianistak eta Alberto Sáez Puente organistak ere parte hartu dute.

Zubiaurreren erlijio-corpusa

‘La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo’ren partitura Ángel Brizek editatu du, soinu-erregistroa Jean Michel Olivares teknikariak 2022ko azaroan Bilboko Santa Monika komentuan egin zuen eta diskoaren azalean agertzen den ‘Tramak gorrian’ Manu Muniategiandikoetxea artistak egin du, hura ere Erromako Espainiako Akademiaren bekaduna 2023an.

Grabazio honen atzean, Otilia Fidalgo musikologo ospetsuak zuzendutako ikerketa zehatza dago, eta diskoko oharrak ere hark idatzi ditu. Haren lanak Zubiaurreren partituraren garrantzi historiko eta artistikoa azaleratu du, konpositorearen bizitzari eta obrari buruzko xehetasun liluragarriak ezagutarazteaz batera.

Azkenaldian XIX. mendeko musika berreskuratzeko ahalegina egin bada ere, erlijio-musikaren alorreko hutsune historiografikoak esanguratsuak dira oraindik. Izan ere, “Valentin Zubiaurre erlijio-corpusa ahanzturaren loaldian izan da artxibategietan gaur egun arte, eta orain hasi da musikologiaren eta zenbait musika-erakunderen interesa pizten; hala, hura berreskuratzeko hainbat ekimen abiatu dira”, ekimena gauzatu duten erakundeek azpimarratu dutenez.

Zubiaurreren ‘La Pasión de Nuestro Señor Jesucristo’ oratorioa bederatzi mugimenduz osatuta dago, eta modu hunkigarri eta dramatikoan, Gure Jaunaren pasioaren gertaerak San Mateoren arabera kontatzen dituzte.

-Preludio
-Nº 1 In illo tempore dixit Jesus (tenorea / korua)
-Nº 2 Et fecerunt discipuli (baritonoa / korua)
-Nº 3 Et accipiens calicem (tenorea / baritonoa / baxua / korua)
-Nº 4 Et assumpto Petro (sopranoa)
-Nº 5 At illi tenentes Jesum (sopranoa / tenorea / baritonoa / baxua / korua)
-Nº 6 Principes autem sacerdotum (baxua / korua)
-Nº 7 Postquam autem crucifixerunt eum (sopranoa / tenorea / baxua)
-Nº 8 Finale (sopranoa / tenorea / baxua / baritonoa / korua)

Grabazioa disko formatuan salgai ez badago ere, nahi duenak Spotify banaketa-plataforma digitalaren bidez entzun dezake.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados