Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Historia dago gehienetan izenen jatorrian

Frantziako Iraultzak “tabula rasa” egin zuen historiaz, hidronimoz, hots, ibai izenez: Tarn-et-Garone, oronimoz: “Basses Pyrénées”. Bestetik, Saboiako kasuan gorde da baina Iraultza geroztik sartu zelako Frantziako Estatuan.

Espainian ere, lehendabiziko egitasmoan, horrela bataiatu zituzten “Cabo Machichaco”, “Bidasoa”, gure kasuan edota “Odiel y Tinto” (gaurko Huelva probintzia), “Bocas del Ebro” (gaurko Tarragona) eta abar. Gero, 1833ko probintzia banaketan, hiriburuaren izena eman zuten, salbu gure kasuan eta uharteetan, izenak errespetatu zituzten.

Historia da, ene ustez, lehendabizi zaindu behar dena, geografia, baita ere, baina gero. Horregatik “Durangoko Merindadea” ondo esanda dago. Durango ere ongi legoke, eskualdearen izena zelako eta uri nagusiarena “Durangoko Tabira” izan zen berandu arte eta, gaur egun, nahasmendua sortuko bai luke. Horregatik erabiltzen dugu “Durangaldea”, “Durangerri” ere ongi asmatu zuen norbaitek, agian, beranduegi. Bestea  zabalduagoa da.

Euskal Herriko kasuan eta Bizkaikoan, bereziki, merindadeen izenak erabili behar dira gehienbat: Arratia esate baterako. Baita Enkartazioak edo Enkarterria (hau, berriagoa) ere, nahiz eta Ezkerraldea, ez da, orain, “enkartadutzat” joten. Uribe merindadea handiegia litzateke, horregatik erabiltzen dira: Uribe Kosta, Uribe Butroe eta abar. Alderantziz. Markinako merindadea txikiegia litzatekeelako, hots, udal bi bakarrik osatuko lukete gaur egun: Markina-Xemein eta Etxebarriak (euskal zaharrontzat, Markinetxebarri). Horregatik, gero eta gehiago ikusten dugu Lea-Artibai izen geografiko hutsa, hamabi udalek osatua.

Izendapen biak konbinatu behar dira, baina, historiari so eginda aurrenik. Geografia naturaleko izen herrikoi bat ere hor dugu “Txorierri” (Tierra o país de pájaros, zioen Unamunko bilbotar famatuak). Busturia merindadeak ere antzerako nahasmendua sortzen du Busturiko Axpe izena ez daramalako udalak. Bedia izeneko merindadeak, Arratiarekin bat egin zuen aspaldi, bi udalek bakarrik osatzen zuten: Lemoak eta Kolaziñoak (hala deitzen dute bertakoek).

Antzeko nahastea sortzen du Zornotzako merindadeak, lau udal ohi eta bost parrokiak osatua: Amorebieta, Etxano, Ibarruri, Gorozika eta Bernagoitia, hain zuzen, gaur lehendabiziko biak udal batu bat hartzen dute; hirugarren eta laugarren elizateak, Zugaztietan elkar hartu beharrean, Muxikak irentsi zituen; bosgarrena ez da sekulan izan udal, nahiz eta intentatu XIX. mendean.

Araba “kuadrilez” osatua zen, baina egungoek ez dute, gehienbat, zerikusirik historikoekin. Gipuzkoak ez zuen izan eskualde historikorik ez eta Lapurdik ere. Zuberoak bai, hiru eskualdeetan zatitua zen. Nafarroako sei merindadeen kasua konplikatuagoa da, erreinu edo estatu izatetik landa, eskualde baino zertxobait handiagoa delako.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados