Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Elorrio

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna ospatzen dela eta, hainbat ekitaldi prestatu ditu aste osorako Elorrioko Udalak, herriko emakumeen taldeekin eta ikastetxe guztiekin batera. Halaber, indarkeria matxistaren kontrako jarrera salatzen duen puntu morea etxeko leihoan jartzeko gonbitea egiten dute.

Elorrioko Udalak abian duen prozesu partehartzailea Gazetan jarraituko du 10ean
Elorrioko Udaleko Gobernu taldeko ordezkariek Gazetan, Leizen eta Argiñetan bilduko dira datorren astetik aurrera auzoetako biztanleekin eta Iturri Kultur Etxan gainontzeko herritarrekin. Elorriarren ahotsa entzuteko asmoa duten hitzorduek, jarraipena emango diote dagoeneko hasita dagoen ‘Amestutako Elorrio egin’ prozesu partehartzaileari, elkarretaratzeen azken helburua Gobernu Plana egitea dela.