Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Dantza eta atrezzo jangarria uztartzen dira Arriolan gaur estreinatuko den ikuskizunean

Hiru koreografo ezberdinek sortutako piezek osatzen dute Dantzaz Konpainiaren ikuskizun berria. (Argazkia: Dantzaz Konpainia)

Dantzaz konpainia donostiarrak ‘Harri, orri, ar’ ikuskizuna estreinatuko du gaur, 20.00etatik aurrera, Elorrioko Arriola Antzokian. Hiru koreografia ezberdin biltzen dituen ikuskizunak  dantza garaikidea, atrezzo jangarria, Mariachi musika, zirku-elementuak eta energia eta mugimenduaren fisikotasuna uztartzen ditu.

Lehenengoz eszenaratuko den sorkuntzak “Nola sartu gastronomia eta dastamena dantzan?” eta  “Nola esan den-dena isiltasun segundo batean?” galderak erantzun nahi ditu. Horretarako Les Vikings –eko Sara Olmo eta Victor Launay, Jorge Jauregui eta Paolo Mohovich-en koreografiekin baliatzen da.

Les Vikings-en ‘Historia de un segundo’ piezak elkarrizketa batean murgiltzea proposatzen du. “Zenbat gauza pentsatu dezakegu segundu bakar batean?” eta “Horietako zenbat ideia ahoskatuko dugu azkenean?” galderak abiapuntu hartuta , gogoeta horietan inspiratutako obra jartzen da ikusgai, Europako zirko garaikidearen giroa berreskuratuz.

Enrique Fleischmann

Jaureguik sortutako ‘Complete surrender’ koreografiak “nahita garaikideko bokazioa dauka” eta bere asmoa bakarkako eta taldekoaren arteko mugetara hurbiltzeko proposamena egiten du.

Agerraldia, Paolo Mohovich italiarrak sortutako ‘Harri, orri, ar’ piezarekin osatzen da eta sorkuntza honetan Euskal Herrian bizi den Mexikoko Enrique Fleischmann sukaldariaren konplizitatea izango du. Fleischmann-ek atrezzo jangarrian azaltzen diren harriak edo paperak egin ditu eta ikusleek dastatu ahal izango dituztei. Epilogo honekin Italiako koreografoa Paolo Mohovich-ek liluratzera eta liluratuta izatera gonbidatzen gaitu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados