Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Plateruen arreba dantzaria

J.L. Lizundiaren aipamen batek interesa piztuta, Lino Akesolo dimoztarrak idatzitako ‘Atxostetik atxostera’ testuan, besteak beste, Durangoko zidargin edo plateruei buruzko informazioa aurkitu dut.

Honako hau aipatzen du Akesolok: “Mendi-bideotan ibilliak dira Durangoko zidargiñak be. Barriro asi da oraintsu gure artean zidargiñ onein izena zabaltzen. Baña Dima-ko semea izan zan, Indusi-auzokoa, Durangar ospetsu orrein ezaupidea lenengo emon ebana: J. A. Zamakola, Astarloaren adiskide andia, ‘Historia de las Naciones Bascas’ liburuaren egillea. Ona Indusiko seme onek esana: «Zidargin bi ezagutu ditut nik eta oindiño bizi dira, anaiak biak, Juan Kruz eta Antonio izenez; lenengoa, bertsolari ta soñulari trebea: bigarrena, yantzareko oso yayoa. Bizkaian, eta Bizkaitik arago be, amaika lekutan izanak dira, auzo ta errietako jaietara deituta. Lenengoak sekulako gatza eukan bertsogiñen eta zortzikoak joten; bigarrenak, bere umoreko arreba bat lagun ebala (ezkondu bakoa berau), ikusgarrizko yantzaldiak egiten zituen». Orixe diño 1818-an Frantzian ateratako liburu orretan”.

Egia esan, Juan Cruz eta Antonio koplagile zein dantzari trebeak zirelakoa entzunda edo irakurrita geneukan, arrebaren aipamena ostera, lehen aldiz suertatu zait ikustea, nahiz eta, Zamakolak orain dela 200 urte bildu datu hau eta Parisen argitaratu.

Baina, nor ote zen plateruen arreba? Ba ote zuen izenik? Hoba ez! Mila Salterain idazlearen laguntzaz aurkitu dut arrebaren izena: Maria Francisca Escolastica, Andres Fuente eta M.ª Francisca Bolanjeroren alaba. 1749ko otsailaren 11n Durangon bateatua. Ondoren, Fuente-Bolanjero senar-emazteek 5 seme izan zituzten. Lorenzo Thomas, Dionisio Juaquin, Santiago Maria, Francisco Antonio eta Juan Cruz.

Esaera zahar batek dionez, “Izena duen guztia omen da”, halanda ze, agur eta ohore Maria Francisca Escolastica, Durangoko zidargin edo plateruen arreba, orain arte niretzat ezezaguna izan zaren dantzari umoretsu horri.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados