Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kantxa erdia, ikuskizun doblea

Esku pelotaren historian Txapelketa bat izan da pelotariei ospea eta distira eman diena. Buruz-buruko Txapelketaz ari gara. Belaunaldiz-belaunaldi, guganaino iritsi dira Atano III, Gallastegi, Arriarán, Garcia Ariño, Ogeta, Azkarate, Retegi eta abarren izenak. Pelotalekuak astean lau-bost aldiz betetzen ziren garai haretan ere, Txapelketak bereizten zituen izar handiak. Orduan, enpresetako arduradunek ez zuten burua asko nekatu beharrik gauza berriak asmatzen. Jendearentzat ohitura zen pelotalekuetara joatea eta gehienetan bete egiten ziren. Baina azken urteotan gizarte erabat aldatu da. Jendeak non aukeratu asko dauka eta zerbait erakargarria eskaintzen ez bazaio, pelotalekuetara joateari muzin egiten dio. Gainera, beste arlo askotan bezela, ikusleek lehia nahi dute. Konpetiziorik ez badago, jarraitzaileak izatea ia ezinezkoa da. Partidu arruntek geroago eta ikusmin gutxiago sortzen dute.

Horretaz konturatuta eta ETBren bultzadarekin,  4 1/2ko Txapelketa sortu zen orain 20 urte. Hasieran, enpresek aukeratutako lau pelotarik bakarrik parte hartzen zuten eta, egia esan, lehen urteetan dexente kostatu zitzaien pelotazaleengan interesa sortzea, baina, apurka-apurka, kantxa osoko Txapelketaren parean jarri dela esan daiteke. Horretarako bi arrazoi daude nire iritziz. Bata, formato aldaketa. Hogei pelotari inguruk parte hartzen dute azken urteotan eta finalerdiak ligaxka erara jokatzen dira. Aurten ere azken jardunaldian erabakiko dira finalistak. Interesaren aldetik gehiago eskatzerik ez dago.  Bestea, pelotarien joko maila. Honekin lotuta, distantziak berak eskatzen eta eskaintzen dituen ezaugarriak aipatuko nituzke.

Gaur egun, lau t´erdian jokatzeko behar-beharrezkoa dira: prestakuntza fisiko bikaina, abiadura, aireko jokoa erasoan zein defentsan, tantua amaitzeko ahalmena eta indarra, baina azken ezaugarri hau, ez da kantxa osoan bezain erabakigarria. Horregaitik, errazagoa da partidu parrekatuagoak ikustea, bizi-biziak eta zirraragarriak. Azken baten, esan genezake, kantxak metrotan galdu duena baino gehiago irabazi duela ikuskizunak. Olaizola, Irujo, Titin, Barriola eta abarrek partidu bikainak eskaini dizkigute eta gaur egungo pelotazaleek erantzun paregabea ematen diote Txapelketa honi.

Beraz, “kaiolak” pelotarien sormena askatu du eta pelotazaleak “harrapatu” ditu. Hogei urte bakarrik dituela kontutan izanda, oraindik ibilbide luzea eta oparoa du lau t´erdiko Txapelketak, pelotazaleon gozamenerako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados