Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Aitor Lopez eta gainontzeko partaideei

Osatuta gelditu da Amankomunazgoaren
zuzendaritza edo gobernua. Ez dut ezagutzen
lehendakari berria, baina aurreko baten Anboto
aldizkarian esandako berbei helduko diot
lehendabizi: “Ez dugu gure Amankomunazgoa
zerbitzuen gestiorako bakarrik izatea”. Bat
nentorke esaldi horrekin, zeren eta
Durangaldean, Enkarterri eta Aiaran bezalaxe,
eskualde historiko izaera zutelako eta,
oraindik, duelako.

Ikus bestela Gerediaga Elkartearen
ekimenak joan den mende erdian. 1875 urte
arte Gerediagako Salbadoren Batzar Nagusiak
zituen, Canovasek foruak ezabatu arte. Beraz
ezin da amankomunazgo hutsetan gelditu.
Zerbait gehiago izan beharko luke edo jomuga
izan dezake. Durangaldea nortasun handiko
eskualdea da eta hori ez da huskeria bat,
bakoitzaren ideologiaz landa, ongi demostratu
duen Gerediaga Elkarteak eta bere
zuzendaritzen aniztasunek. Elkarteko oraingo
zuzendaritzakoek ere prest izango dira
elkarrekin aritzeko.

Maria Angeles
Larrauri presidentari egin nion ERAZ
astekariaren 141 zenbakian (1996-10-25)
gutun irekia. Hor izango duzu Aitor eta hortan
diraut. Erantzuteko dago. Zure aurrekoari ere,
Astolan, esan nion.

Irakurri dut
euskal irakaslea zarela eta, horrek asko poztu
nau. Bazara, beraz, euskaltzalea eta horrek
narama Larrauri andreari eskatzen nion puntu
batera. Euskara ofiziala denetik 1980 geroztik
(irakurri berri dut BERRIAn Iparraldean
eskatzen ari direla ofizialtasun lege oso
apalago bat) eta, gero, 1982ko 10 Legea
onartu genuenean, katalanen antzera “Centres
Comarcals de Normalitzación Llinguistica”
eskatzen genuen.

Alperrik, gure
hizkuntza propioaren eta ofizialaren arloa beste
edozein zerbitzuetarikoa bezala jarri da. ETA
EZ! Gure hizkuntza propio eta nazionala ez da
zerbitzu soil bat, ez eta filologoen ardura bat
ere. Soziolinguistika eta jurilinguistika arlokoa
ere bada, batez ere.

Beraz, Amankomunazgo berritu honetan,
Astolan, eskualdeko zentru edota gune bat
sortzea litzateke bide aproposa, zerbitzuaz
gaineko zerbait. Ba dago, zeri ekiterik.
Adibidez, eskualdeko langile guztien hizkuntza
normalizazioa zentru guztietan. Alegia,
alfabetatzean, euskalduntzean,
administratiboan, teknikoan, lexiko propioan,
etab; eskualdeko toponimia ikerketan,
bereziki, falta diren udalerrietan eta bere
aplikazioan eta seinalizazioan, ofizialtasuna
betetzean den ziurtatzea; eskualdeko
kartografia orokor bat argitaratzea; beste
botere publikoek eskualde mailan hizkuntza
normalizazioa betetzen duten begiratzea;
garraio publikoek hizkuntza propioaren
ofizialtasunaren arta izatea; erabilera sozialean
laguntzea; orobat, irakaskuntzako zentro
guztiei eskualde mailako laguntza ematea; eta
abar… Honek guztiak, ez du esan nahi, egin
direnak edo martxan daudenak, oker daudela,
osatze aldera baizik. Udalerri batetik bestera,
aldea izan daiteke, zerbitzu bat egongo den,
eta beste.

Bestalde, analizatu da,
zergatik udal batzuek aldendu diren
Amankomunazgotik, edota, zerbitzu batzuetan
parte ez duten hartzen? Eskualde historikoan
izan arren, arrazoi geografikoengatik kanpo
dauden udalerriek: Mallabia, Ermua eta
Otxandio. Inguruko amankomunazgoekin
harremanik izan da? Debagoiena
(Durangaldearen hurrengo sortu zena),
Debabarrena, Lea-Artibai, Busturialdea eta
Arratia, ahantzi gabe,  Zuiako Kuadrilla? Auzo
diren eskualdeokin partekatzea onuragarri izan
daiteke.

Ilusioaz sartu zara eta zarete. Jarrai bedi
horretan, eskualdeko hiritargoaren mesedetan
eta zerbitzuan. Aurretiaz, mila esker.

Beste batzuk Euskaltzaindiarekin lotuko nauzue. 1966tik euskaltzain urgazle, 1969tik idazkariorde eta kudeatzaile, eta 2003tik euskaltzain oso

Artículos: 12
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados