Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gabonetako parkean, tokirik ez amentzat

Seguru nago tokia soberan emongo
deuskuela ezkaratzean, eta inork ez gaituela
inondik desagerrarazoko etxeko lanak egin
behar doguzanean edo aitite eta amamen
kargua hartu behar danean…

Ateraldi bitxia gaurkoa, ez? Esango neuke
ez dala horrenbesterako Bizkaiko egunkari
batean lehengo batean irakurri nebana
irakurrita. Neure hitzakaz esanda, Gabonetako
Parkean, aspaldiko partez BEC erakustazokan
egiten dan horretan, egun batez ateak gabaz
edegiko ei dabez “aitei”
barraketan ibilteko aukerea emoteko.

Halako titularra irakurrita kolore guztiak
etorri jatazan aurpegira, eta goizerdiko
kafesnea eskuan ozen eta argi bota neban
“eta amak? Etxean geratu behar al
dogu?. Albokoak begirada “apur bat
okerra” bota eustan.

Gaur ez dot ezer esango gaztelania hutsez
idatzitako albiste batean   arraro egiten
jatala euskal hitz bat  egotea. Beno,
esan dot, ezin naz isilik geratu. Dana dala, gai
hori hurrengo baterako itziko dot…

Bai azpimarratu gura dot, gureta edo gure
barik, gehiegitan emakumeak
desagerrarazoteko edo iraintzeko erabilten dala
hizkuntza. Gureta edo gure barik, baina, baina
hor dagoz adibideak parra-parra. Konturatu
zarie pertsona bat iraintzeko beti ama aitatzen
dogula?  Eta, zelan aitatu, ganera!

Kasu honetan “los aitas” botaten dau
kazetariak lasai asko. Hizkuntza kontuak
aparte itzita, gaztelaniazko terminoa erabilita
be, seguru nago ”los padres”
erabiliko zala, hitz horrek amak eta aitak
hartzen dauzala pentsatuta.

Ba, EZ! Ez ditu hartzen. Familia
tradizionaletan be, ama eta aita dagoz, hau
da, padre eta madre. Eta etxean lapikokoari
eragiten, umeari eperdia garbitzen, etxerako
lanakaz laguntzen eta aititeri adurra garbitzen
aitak eta amak inplikatzeko aldarria egiten
badogu, eta aitatasun eta amatasun
arduratsuak eskatzen eta banaketa kasuetan
be, ahal dala, zaintza partekatuaren alde
egiten badogu, asko eskatzea al da albiste
batean ama eta aita aitatzea?

Eta, ez daigun ahaztu, aita bako familia
asko eta asko gagozala. Ikusi nahi ez arren,
asko eta asko dira bi emakumek sortutako
familiak (eta  bi gizonek osatuak), ama
bakarrak (eta aitak) eta geurean bezala, ama-
amama-umea hirukoteak osatutakoak.

Dana dala, gomendio modura esango
neuke holango saltsatan sartu baino lehen,
albistea idazteko hizkuntza hobetutxuago
aukeratzea izan eitekeala, euskereak ez
daualako kasu horretarako horrenbesteko
burukominik emoten. Gurasoak hitzagaz aita
eta ama guztiak hartzen dozuz

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. karmele

    Esker mila Mari, irakurtzeagaitik eta zure iruzkin adeitsuagaitik. Besarkada handi-handia zuretzat!

    Deja una Respuesta
  2. karmele

    Esker mila Mari, irakurtzeagaitik eta zure iruzkin adeitsuagaitik. Besarkada handi-handia zuretzat!

    Deja una Respuesta
  3. Mari

    Bat nator zugaz Karmele. Halan zein holan askotan urtetan dogu galtzaile androk; hizkuntza dala, kazetarien ezjakintasuna dala…Edozelan be gure aurreko andra askok euki ez ebena dogu, idazteko eta jendaurrean berba egitea gaitasuna. Ea baliabide horrek laguntzen dauzkun zenbait kate hausten. Bitartean besarkada bat eta jarraitu zutabe interesgarriok idazten, pozik irakurtzen doguz-eta

    Deja una Respuesta
  4. Mari

    Bat nator zugaz Karmele. Halan zein holan askotan urtetan dogu galtzaile androk; hizkuntza dala, kazetarien ezjakintasuna dala…Edozelan be gure aurreko andra askok euki ez ebena dogu, idazteko eta jendaurrean berba egitea gaitasuna. Ea baliabide horrek laguntzen dauzkun zenbait kate hausten. Bitartean besarkada bat eta jarraitu zutabe interesgarriok idazten, pozik irakurtzen doguz-eta

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados