Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Solstizioaren magia

Udako solstizioa, urteko egunik luzeena eta gaurik laburrena. Jatorrian udaren etorrerari lotutako jaia. Gurean, kristautasunaren aurretiko usadioa. Halere, kristautasuna hedatu ahala, erabat paganoak ziren ohitura hauei, Elizak nortasun erlijioso bat eman zien eta San Joan Batailatzailearen egunera pasatu ziren ospakizunak.

Gaur egun ekainaren 23an, San Joan bezpera gauean,  hasten dira leku askotan udako solstizio jaiak. Euskal Herriko hainbat herri eta auzotan ospatzen da udaren etorrera egun horretan. Sua izaten da magiaren parte handia sortu duena.  Baserrietan, sasi eta belar txarrak ere erretzen dira, holako berbak esanez:

  • “Sasiak eta sapoak erre, erre/ artoak eta gariak, gorde, gorde”

Gaur egun herri askotan debekua jarri duten arren, suaren gainetik salto egiteko ohitura ere gurean oso erroturik egon da. Tradizioen arabera, suak duen garbitze ahalmenagatik, suaren gainetik salto egiteak, gorputza garbitzeko balio omen zuen.

Landareek ere garrantzi handia izan dute Udako Solstizioaren ospakizunean. Baserrietan  lizar adarrak jartzen ziren eta oraindik jartzen dira etxea babestuta mantentzeko.

Urak ere bazuen bere protagonismoa. Udako solstisioan iturrietara hurbildu eta bainuak hartzeko ohitura ere ba omen zegoen, gorputza garbitzeko, zein osasuna lortzeko asmoarekin. Gaur egun, San Joan goizean biluzik garoak hartzen dituen lagun bat ere ezagutzen dut.

Halan zein holan, tradizio paganoen eta kristauen nahasketatik sortutako udako solstizio jai honek badauka bere magia. Gau magiko honetan erre ditzagun erre beharreko belar eta solte dabiltzan pizti txarrak eta disfruta dezagun. Gora udako solstizioa

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Durangar

    Ez da erraza izango zuk aipatzen dituzun “solte dabiltzan pizti txarrak” erretzea, halere, oraintsu solte utzi dituzten 5 pizti irudikatzen dituzten panpinak erretzeko asmoa dute gaur Galiziako herri batean.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados