Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Sanfaustoetako txosnen harira (I)

Durangoko jaien prestaketa egunetan, ika-mika sakratua bilakatu da txosnen kokalekuaren eztabaida. Ohitura klasikoa da durangarrontzat. Baina, zein kaletan jarriko diren negoziatzen denean, eztabaidak toki okerrera ihes egin duela ematen du: batzuentzat, nor izorratzea edo ez izorratzea izaten da hartu beharreko erabakia.

Baliteke norabide okertze hori interesatua izatea, gaia horretara desbideratzea lortu dutela, alegia. Aitzitik, uste dut eztabaida beste leku batetik ekin beharko geniokeela, galdera zehatz bati erantzunez, adibidez: Txosnarik gura dugu herriko jaietan? Edonolako eztabaida hasi aurretik egin beharreko galdera da. Eta gutariko batzuk erantzuna argi daukagu.

Bakoitzak egin beharreko hausnarketa horretan badago oso garrantzitsua den bigarren galdera bat: ikusten dugu edo aintzat hartzen dugu txosna gune egoki eta duin batek Durangori ekartzen dion onura? Hala ez bada, hortik hasi beharko ginateke, txosnarik gura ez duen herritarra konbentzituz, ikusi dezan, askoz ere gehiago direla ekartzen dituzten onurak, sortzen dituzten eragozpenak baino.

Susmoa dut, ordea, herritar batzuk konbentzitzea ezinezkoa egingo zaigula, txosnak ezartzearen aurkako iritzia sakonenean errotuta daukatelako. Badago horien artean jarrera pasiboagoa duenik; eta badago ere txosnen aurkako aktibista sutsurik. Aktibista sutsu horietako batek berpiztu du azken egunotan Alde Zaharrean eztabaida, modu originalean, baina era berean, inuzentean.

Jesuiten elizaren parean dagoen inausitako (adarrak moztutako) arbola batean kartela itsatsi zuen, erdara hutsean. Arbola horrek adarrak moztuta ditu, arbola askori egiten zaion moduan. Herritar horrentzako, inausketa edo adarrak-atontze hori arbolaren aurkako atentatua da. Eta atentatuaren errudun moduan txosnak jotzen ditu. ???Podar y cortar??? aditzen arteko ezberdintasuna erakutsi beharko lioke norbaitek herritar horri.

Txosnen kontra egon, kontra zaudela esan gabe

Txosnak jartzearen aurkako iritzia ez da bakarrik sustatzen herrian kartelak itsatsiz edo Durangaldeko webguneetan komentario anonimoak idatziz. Udaletxearen jarrerak ere badu zeresanik. Gaia sakonean ezagutu gabe, nire zantzua da urtetan Udaletxeak txosnekiko oposizio jarrera defendatu izan duela.

Ematen du urtero izaten dela ika-mikaren parte eta ez konponbidearen subjektu. Aurten anbulantzia batekin gertatu den ezbeharra salatzeko ezohizko azkartasunarekin erantzun zuen, gauza handirik ez esateko eta bide batez, errua (kritika, edo dena delakoa) beste norbaiti leporatzeko.

Ezohizko azkartasun hori ez zen autokritika egiteko, barkamena eskatzeko, txarto egindakoa ondo egingo zela esateko, hurrengoan berriro ez gertatzeko medioak jarriko zirela esateko; gertaera salatzeko izan omen zen eta zeharka bada ere, errua beste norbaiti leporatzeko.

Ezohizko azkartasunik, ordea, ez du erakusten txosnek irakasten digutena eta ematen dizkiguten onurak aldarrikatzeko. Ezohizko azkartasunez egin zen prentsa ohar horrek, oposizio-intentzionalitaterik izan ez zuela pentsatu gura dut. Bestela, pentsatuko nuke zenbaitzuk txosnen aurka egiteko edozein aitzakia erabiltzen ari direla. Kontra egon, kontra zaudela esan gabe.

Julen Orbegozo kazetaria da

Artículos: 146
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados