Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Postala ala WhatsAppa?

Opor sasoia heldu da. Nora edo hara joango gara gutariko asko. Postalen bat bidaliko diogu norbaiti? Ala zaharkitua geratu da ohitura hori?  WhatsAppa hobeto? Mezu idatzia ala ahotsezko bat? Ala Skype bidez komunikatu gara? Biderik azkarrena eta kitto.

Abiadura itzelean bizi gara. Dena arin egin beharrak itoko gaituen beldur izaten naiz batzuetan. Teknologia berriek sortzen duten arrakala digitalak berriz ikara eragiten dit lantzean behin. Izan ere, guretzat egunerokoak diren baliabideak ez dira denengana heltzen. WhatsAppa edo Skype zer den ez dakitenek eskertu egiten dute oraindik postala jasotzea, bai kanpora goazenean bidalitakoa, bai gabonetakoa. Ala ez? Neuk ere gustura jasotzen ditut oraindik eskuz idatzitako postalak zein gutunak.

Dena den, eskuz idaztea desagertuko ote den irakurri dut oraintsu. Aldeko eta kontrako ahotsak hasi gara entzuten. Tabletean ikasiko omen dute haurrek idazten zenbait lekutan. Finlandian hasi dira bide hau jorratzen. Beraz, agian hurrengo belaunaldietakoek ez dute eskuz idazten ikasiko? Eta nork idatziko dizkio postalak amamari? Beharbada, egunero begiratuko du amamak bere buzoitxoa ea iloba edo bilobaren batek idatzi dion, ea etxekoak dauden leku zoragarriko postala heltzen zaion. Eta?

Alde batetik pena sentitzen dut, bestetik berriz, konturatzen naiz, neuk ere gutxitan idazten dudala eskuz. Noiz bidali nuen azken postala oporretatik? Edo gabonetan?  Noiz bota nuen azkenengoz tarjeta bat mendiko buzoira?

Zelan edo halan idatziko dugu norbaitek irakurriko duen esperantzan. Agian, aurten ere, gogoratuko gara postala jasotzea gustuko duten etxekoez edo lagunez.

Opor egun onak izan lagunok. Irailera arte.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Marisa

    Gaur gure Izei txikiaren postala jaso dot, berak idatzita. Poza. Poz itzela. Eskerrik asko Izei

    Deja una Respuesta
  2. Carmen

    Nik hartzailaren arabera bidaltzen dut bata edo bestea, eta, nahiz eta lan handiagoa eskatu, betiko postala nahiago dut.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados