Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ondo begiratu, eta esan zenbat kolore ikusten dituzun???

Enrike Renteriak gustuko omen zuen zerura begiratzea eta urdinaren kolore ezberdinei erreparatzea. Maite, Errenteriatarren artetik dudan lagunak kontatzen zidan aititek koloreetaz galdetzen ziola, eta hainbatetan eskatu ziola zeruan ikusten zituen koloreak esatea. Pasioa omen zen Zornotzako margolaririk ospetsuenetakoak -maitatuenetakoa bai, behintzat- koloreekin sentitzen zuena. Gaur, pasio horretaz jantziko gara herrian, Sociedad Artistico Cultural Zornotzak Enrike Renteria gogoratzeko eta omentzeko egiten duen margolaritza lehiaketan. Hamabosgarrena aurten.

Andra Mari Eliza, Urgozo Iturria, Zelaieta parkea, herriko erdigunea… goitik beherako zornotzarra zen gure Enrike; eta herriko beste hainbat txoko eta bazter, bere kolore eta oihaletan harrapatu bazituen ere, herriko bidegurutzea ???errotonda gaur egun- zen bere etxe ondoa, bere auzoa, bere inguru hurbila.

Larrako jauregian jaio zen bera. Gaur egun eliza, ikastola, eskolak eta kiroldegi eta inguruak besterik ikusten ez dugun  tokian zegoen auzoari izena ematen dion jauregian, Larrea jaunaren etxean. Eta, orduko denboretan -1900 urteaz ari gara- jautxoen gurdi gidaria zuen aita, eta gure herriko paradisu txiki horretako zelaietan eman zituen lehen urratsak eta lehen pintzeladak. Lagunak kontatu zidanez, amamak zerbait berezia ikusi zion Enrike txikiari, Bilbora egin zuen bidai batean akuarela kutxatxoa ekartzea pentsatu zuenean.

Eta, hortik aurrera, batera etorri omen ziren koloreak eta formak aztertzea eta paper eta oihaletan jartzea. Bere kabuz ikasi zuen, beste hizkuntza atzerritarrak eta hainbat gauza inoren laguntzarik gabe ikasi zuen moduan.

Asko eta asko esan liteke bere bizitzaz eta lanaz, bata zein bestea, Zornotza gure herriaren historia bizia direlako. Enrikek herriko liburu guztietan egon beharko luke eta eskola-umeentzako ikasgai izan beharko luke, berez ospe eta zarata zalea ez zen arren. Esan beharrik ez dago, beste hainbat herrikide ditugula kategoria horretan sartu beharrekoak, baina, konfiantza dut barkatzen jakingo duzuela. Beste horiek, hurrengo baterako utziko ditut.

Udalak duela hilabete batzuk inauguratu zuen Enrike Renteria kalea, aspalditik ondo merezia zuena. Koralak, berriz, hamabost urte daramatza pinturak gora pinturak behera Amorebieta eta Etxano herrietako erdiguneak margolari amateur, profesional, gazte eta zaharrekin ereiten.

Egun aproposa izan daiteke gaurkoa, gure herria hurkoaren begiez begiratzeko, ohiko ditugulako edo, erreparatzen ez diegun kale, izkina eta bazterrak deskubritzeko. Egia da, urteroko gauza dugula; eta modu batean edo bestean, ???betiko koadroak??? direla pentsa dezakegula. Enrikek berak toki bakoitza hainbat ikuspuntutik margotu zuen, urtaro ezberdinetan eta argi ezberdinez. Horren arabera, ezer ez da beti berdin.

Ni behintzat, kalean aurkituko nauzue gaur. Urtero bezala, Enrikeren begiradaren bila, zeruko urdinari kolore ikusgarriak eta ikustezinak ateratzen.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados