Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Lourdes Iriondo gogoan

Orain dela 13 urte joan zen gure artetik, Euskal Herriko Joan Baez goitizena zuen emakumea, Lourdes Iriondo Mujika,  kantari eta idazle Donostiarra, 2005eko abenduaren 27an, 68 urte zituela.

Aitzindaria izan zen 60ko hamarkadan. Euskal Kantagintza Berriari lehen taupadak ematen lagundu zion. Garai hartako Euskal Herrian ez zen batere ohikoa emakume bat jendaurrean aritzea, oholtza gainean agertzea, gitarra eskuetan zuela. Lourdesek urrats hori eman eta askoren miresmena lortu zuen. Jose Angel Irigarairen esanetan, “jendea ez da konturatzen zer izan zen Lourdes Iriondo 60ko hamarkadan. Eszenatokian transformatu egiten zen, ikaragarria zen, eta jendea liluratuta gelditzen zen”.

Egia esan, neuk ere horrelaxe gogoratzen ditut Lourdesen saioak, lilura eta emozioz beteak.  Gure sasoiko, nork ez du gogoraten Lourdesen ahots gozoa eta indartsua?  Iriondoren “Gazte gera gazte” “Askatasuna zertarako” eta beste hainbeste abesti eder ahaztezinak dira niretzat. Gogoan dut abesti hauek zirela-eta arazoak izan zituela zentsurarekin.

Jendaurreko lehen emanaldia 1964an egin zuen, Andoainen. Arrakasta handia lortuta handik aurrera Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari.  Hori bai, gezurra dirudien arren, entzuleen hainbat kritika jaso zituen  gitarra espainolarekin euskaraz abesteagatik, halere, denbora igaro ahala,  oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. 1965ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. 1967an berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Hurrengo urteetan ere etengabe jarraitu zuen kantari.

Ez Dok Amairu taldearen sortzaileetako bat ere izan zen; bileretan hasieratik hartu zuen parte. Dena den, gainerako partaide gehienak ez bezala, ordurako kantari ezaguna zen Iriondo. Hainbat disko grabatu zituen bai bakarrik, baita bere senarra izan zen Xabier Leterekin.

1978an Hernaniko Galarretan egindako kontzertua izan zen Lourdes Iriondoren azkenengo emanaldia. Osasun makalegia zuen kontzertuz kontzertu ibiltzeko. Handik aurrera, literatura, ikastola eta parrokia izango ziren Iriondoren zeregin nagusiak. Haurrekin zaletasun berezia zuen, eta haientzako hainbat liburu argitaratu zituen.

Txikitatik bizi izan zen herrian, Urnietan,  parke batek “Lourdes Iriondo” izena darama gaur egun.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (2 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados