Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Jone

Genero indarkeriaren ondorioz Durangon hildako bigarren andrazkoa izan da. Epaileak espetxera bidali du aurreko astean hil zen emakumearen bikotekidea. Leiho batetik erori ostean hil zen. Bere buruaz beste egin zuela pentsatu izan zuten hasiera batean, baina Ertzantzak egindako ikerketen ondorioz, emakumearen bikotekidea atxilotu zuen. Epailearen aurrera eraman ondoren, horrek kartzelara bidali du.

Genero indarkeriak eragindako biktima dela baieztatu ondoren bigarrena izan dela gogoratu behar da. 2005ean Ofelia Hernández-en bikotekideak hil zuen eta sei urte pasatu direnean, mota honetako indarkeriak eragindako bigarren biktima izan da. 30 urte inguruko emakumea.

Horrez gain,  beste emakume baten heriotza ikertzen ari da Ertzantza gaur egun: Amaia Azkue Orion jaiotako emakumea Azpeitiko Ibaieder urtegian aurkitu zuten, indarkeria zauriekin. Genero indarkeria ote den ez da argitu. Gure inguruan edo gure herritik gertu dauden kasuak dira eta gero eta ugariagoak gainera, zoritxarrez. Genero indarkeriak eragindako biktima dela baieztatuz gero, Euskal Herrian urte hasietatik gertatutako bigarren hilketa litzateke. Hildako emakumeen kopuruak gora egiten du.

Gogoratu nahi dut, hildako emakume hauek senitartekoak dituztela  eta kasu gehienetan seme alabak. Indarkeria fisikoa eta psikikoaren lekukoak diren adin txikiko neska-mutilak. Babesa eta elkartasun osoa jasoko  dute baina nola azaldu ume bati bere aitak ama hil duela?  Ume bati azaltzea oso gogorra dela esango nuke eta gizarteari zer iristen zaion? Gizartea bera genero indarkeriaren larritasunaz ohartarazi ez denean.

Gizartea bera esnatzeko emakumeen aurkako indarkeria kasuak oinarrizko eskubideen aurkako atentatuak direla argi eta garbi esan beharra dago. Egia da gizon eta emakumeen arteko ezberdintasunaren adierazlea dela  eta arlo horretan lan handia egiten ari dira. Aurrerapausoak bai baina argi dago oinarrizko eskubideen atentatua dela? Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Laguntzarako Zuzendariarentzat bai eta horrek poztu egin nau.

Ez da egunkari digital honetan honetaz idatzi dudan zutabe bakarra eta ez da izango azkena baina idaztearen garrantziaz ohartarazi naiz. Horrelako eskubideen aurkako urraketak gertatzen direnean salatu beharra dago. Bakoitzak bere esparrutik; kaletik, lanetik, gizartetik eta ???ea horrela lana eta lana eginez, genero indarkeria desagertzen den mundu honetatik!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados