Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Herrilana

Iurretako plazan “HARRIAK DITUGU BAINA EZ DUGU HERRIRIK” idatzi dabe. Gure Sarriren poema batekoa zatia da hori, ezta?  Peru Madalena ibiliko zan holakoak eitten. Pentseu dot neure kautan. Harriok hartu eta herrilanean hasi beharko ete dogu ba? eta horretan, ERRIGORAkoen deitu jaso dot.

– Auzolanerako prest Marisa?

– Herriko hainbat saltsatan nabil ba, erantzun deutsat.

Auzolana herrilana da gero! esan deust Errigorako gazteak. “Auzolana, herrilana, harriak, herriak…Sarri, Errigora, Herrigara”

– Beittu. Jarraitu dau ERRIGORAko gazteak:

  1. Herrilana ekitea da. Egitea. Eraikitzea. Ahalduntzea da. Ez da praktiketan aritzea. Herrilana ariketa praktikoa da.
  2. Herrilana burujabe izatea da.  Zeharkatasuna. Aniztasuna. Elkartasuna. Ez dauka jaberik. Ez dauka hierarkiarik
  3. Herrilana herria egitea da. Sarea. Lagunartea. Komunitatea. Ez dauka marka bat. Herrilanak marka uzten du. Ez da itxura-aldatze ariketa bat. Eraldatu egiten du. Bizipoza ematen du.
  4. Herrilana auzolana da. Elkarlanean ikastola bat eraikitzea. Haurreskola bat. Euskaltegi bat.
  5. Herrilana zubigintza da. Zubigintza amildegiak gurutzatzeko artea da. Zubiek amildegian bidea egiten dute. Aparteko munduak lotzen dituzte. Bazterrak erdigune bihurtu. Ametsak errealitate.

– Tira, tira, eta zer daukagu oraingoan?

– Otzarak, kutxak. Kutxa zuriak eta beltzak. Betiko prezioan. 50,-euro bakoitza.

– Eta, non eskatu behar dira? Zelan?

– Erraza. Hementxe egin klik eta aurrera.

https://www.errigora.eus/es/nafar-hegoaldeko-uzta-euskarari-puzka

 

 

 

 

 

 

HARRIAK ETA HERRIAK poema (J.Sarrionandia)

http://www.susa-literatura.eus/emailuak/ondasuna/onda0102.htm

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados