Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Gazteegiak

Errumaniako hamar urteko neskato bat  ama izan da. Elena deitzen da eta egunotan Belen Esteban baino ospetsuagoa bihurtu da. Adin txikikoa denez, bere aurpegia ez da azaldu telebistako kameren aurrean baina nork ez du ezagutzen? Duela hilabete batzuk haurdun geratu zen, eta umea jaiotzeko egun batzuk falta zirenean, Espainiara joatea erabaki zuen hamar urterekin. Bai, ondo entzun duzue, ez hogei eta ez hogeita hamar, hamar urte besterik ez ditu. Eskoletan hamar urteko neskatoak ikusten  ditudanean eta adin horrekin ama izan daitezkeela pentsatzen dudanean, gaixotu egiten naiz. Ene… hamar urterekin ama! Neskatoak hamar urte besterik ez eta mutil lagunak, berriz, umea jaioberriaren aitak, hamabi edo hamahiru omen ditu. Ez dakit, ilerik izango duen bere bibotean. 

Hedabideek, gizarte sozialek eta orohar, gizarteak eman dioten garrantziaz ez dute ulertzen hamar urteko neskatoaren senitartekoek. Telebistako kameraren aurrean azaldu direnean, dena ondo dagoela azpimarratu dute. Alaba eta iloba osasuntsu daudelako pozik azaldu dira eta beraientzat ez da inongo dramarik. Ez da gertakizun bitxia izan, egia esan, Errumanian zein Hego-Ameriketako herrialdeetan hamabi urtetik aurrera ezkontzea eta umeak edukitzea gauza arrunta da. Ez dute ulertzen nola den posiblea hogeita hamabost urte beteta edukitzea eta oraindik ama ez izatea edo ume bat bakarrik izatea. Adin horrekin amonak dira.

Bolivian hamazazpi urteko neskatoak ezkondu egiten dira eta berehala, haurdun geratzen dira. Umeak ekarri eta ekarri. Ez dira antisorgailurik egongo horretarako? Ez die inork horretaz informatuko? Agian, bai edo ez. Kontua da, umeak hasi eta lana ere egiten dutela. Hainbeste ume mantentzeko egin behar. Gero, jakina, berrogei urterekin eta errespetuz osoz, amonaren itxura hartzen dute. Nola ez, ba..!

Kultura desberdinak dira eta errespetatu beharra dago baina Pekinen, Bolivian, Guatemalan zein Errumanian hamar urteko neskato bat ume bat besterik ez da. Bizitzaz ezer gutxi dakiena, panpinekin jolasten dabilena, inozentea dena baina egun batetik bestera, ama bihurtu dena, bapatean. Aurrerantzean, neskato honen etorkizuna zein izango da? Eskola, ikasketak, lagunak? Ala ez da inporta. Bizitzaz ezer jakin barik eta era honetan, ama bihurtu dena, ai ama.  Orain, aitatxo eta amatxoetara jolasteko gezurrezko panpina besoetan izan beharrean, benetako umea izango dute, argibiderik gabe datorrena. Bizitzak berak erakutsiko die. Hau da panorama!

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados