Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Entseina morea jakean

Edo hobeto, buruan, bihotzean, eskuan eta
ahoan eroan beharko geunkela esango neuke
nik. Azaroan gagoz eta Emakumeenganako
bortxakeria matxistaren kontrako nazinoarteko
eguna izan behar dogu gogoan.

Platerkada bete entseina edo
“pin” more ikusi neban lehengo
egunean, eguerdiko osteratxutik bueltan,
bulegora arratsaldekoari ekiteko sartu
nintzanean. Ondo da! pentsau neban. Baina, ez
ete da hori martxoaren 8aren inguruan
lehenago egiten ziran lora eskaintzen moduko
zeozer?

Ez dot esango morearen aldarrikapen
horreek ezetarako balio ez dabenik, ezta
gitxiago be. Helburu bat lortzeko bidean dana
dogu beharrezko, azaroaren 25an eta aurreko
egunetan puntu morea etxeetan, lantokietan
eta aldean eroatea barne. Abenduaren 1ean be
lazu gorria eroango dogu HIESak jota
dagozanen alde, bularreko minbiziaz
kontzientzia hartzeko lazu larrosa be eroango
dogu bere egunean. Baina, ez gaitezan puntu
morean geratu, jarrera aktiboa behar dogu
danok (emakume eta gizonok) bortxakeria
matxistaren kontra. Egia esan, bortxakeria
guzti guztien kontra.

Hondar ale batek behar bada ez dau berak
bakarrik ezer egingo, baina lagunekin alkartuta
itzelezko areatza egiten dau.

Gauza “txikiek” eragin
handia ekarri ahal dabe, onerako zein
txarrerako. “Mikro matxismo”
izenagaz deitzen doguzan jarrera horreek
eragiten daben mina ikusi besterik ez dago.
Min ikusi ezina batzuetan, agerian egon ez
arren gure buruan, azpikontzientzia kolektiboan
sartzen dalako. Eta, kontziente ez garenez,
min sakonagoa eta iraunkorragoa egin ahal
deuskue.

Aste honetan bertan irakurri dot neska
abeslari gazte batzuek gaur egungo abesti
moderno batzuen zentzu matxistaren kontra
isilik ez geratzeko erabagia eta jarrerea hartu
dabe eta “profesiokide” daben
lagunen kontra esandakoari gogor eta sendo
erantzuteko pausua emotea erabagi dabela.

“Sororidad” kontzeptua etorri
jatan orduan burura. Zelan esango geunke
euskeraz? Aiztatasuna? Ahizpatasuna? Berba
polita benetan!

Marcela Lagarde feminista eta antopologo
mexikarraren hitzetan “Emakumearen
artean  konpromisoagaz sortu ahal dan
aliantza, burruka moduko garrantzitsua da
zapalkuntzari aurre egiteko orduan eta
emakumeek bizitza aukera barriak zabaltzeko
esparruak sortzeko orduan”.

Sororidad, sisterhood,
sororité,aiztatasuna… izan gaitezan
alkarren aizta, izan gaitezan alkarren lagun.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados