Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Durangoko jaietako
gazi-gozoak

Astegoien luze honetan, eguraldia lagun, jaiez gozatzeko hainbat aukera izan ditugu Durangon. Anitza izan da programa; musika, dantza, ume jolas, gastronomia, astronomia… zer ez dugu eduki?

Erreibindikazioak ere izan du bere tartea: gogoan izan ditugu etxetik urrun dauden presoak eta atoan etxeratzea eskatu dugu. Errefuxituez ere ez gara ahaztu. Errefuxitu askok bizi duten egoera irudi bidez erakutsi dugu.

Beste askotan lez, manifestazioak ere egin ditugu. Jendarte honetan ditugun gizaki matxista toxikoek eragindako indarkeria gaitzetsi dugu. Dakigula bi eraso matxista gertatu dira jaietan. Emakume erasotuek salaketarik jarri ez duten arren, iturri fidagarrietatik jaso dugu erasoon berri. Nahiz eta neurriak hartu zaila suertatzen da eraso matxistak  ekiditea. Ea datorren asteburuan eta aurrerantzean ere matxistek tregua ematen diguten.

Aipatutakoaz gain, badago jai giroan murgildurik egon naizenean begietan min egin didan beste zerbait, hain zuzen txosnagunearen inguruko portalak eta komertzioak babesteko jarri dituzten egurrezko xaflak. Ez dakit zertzat hartzen ditugun txosna erabiltzaileak. Bandaloak ote dira ba? Imaginatzen duzue jaigune guztia xaflaz babesturik? Edo Bilboko txostegune inguru guztia xaflaz beterik?

Egia esan, neurriz kanpoko iruditzen zait herriari itxura hori ematea. Neurriz kanpokoa hainbeste mila euro horretan xahutzea. (30.000,- euro entzun dut) eta gainera xaflok arriskua ere sortzen dutela jakin dugu. Emakume bati xafla gainera erori omen zaio, ezta?

Halere, jaiok oraingoz gozotik gehiago izan dute, gazitik baino. Eta…datorren astegoina geratzen zaigu ondio. Luzeak dira gure jaiak gero! Luzeegiak agian?

Bide batez, jendarte anitz hau kontuan hartuz, zer deritzozue, santuak bakean utziz, San Fausto jaiak barik, Durangoko jaiak esaten eta erabiltzen hasiko bagina?

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (4 votos, media: 4,25 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

5 Comentarios

  1. ¡Gora Patxikotxu!

    Bandaloak, alanoak, Atila eta beste barbaro asko egoten dira jai egunetan Durangon.
    Gaur arratsaldeko 5:30etan entzun dot neska bateri lagun bati esaten telefono mugikorrean zehar:
    “…el sábado tengo un plan que me voy pillar una borrachera de aúpa…”
    Zer herritan uste duzu Marisa bizi duzula? Hau gure gazteriaren portaera gehiengoduna da gaur egun.
    Jaiak horretarako badira, San Fausto-ren edo Durango-ko deitzeak kaka batek axola izango dit.

    Deja una Respuesta
    1. ANTTON

      Giza jokaeren errealitatea dudarik gabe. Horra non arakatu eta aztertu. Gaur egungo gazteriaren helburu bakarra festa edo jaietan: mozkortzea. Jaiak ondo pasatzeko beste modurik ez al dago?? San fausto edo durangoko jaiak deitu ez det uste lehentasunezko eztabaida denik. Asko dago aztertu eta hobetzeko gaur egungo gizartean hori baino lehen…

      Deja una Respuesta
  2. Miren

    Antton, ni xafla horiek jarri dituzten gunetik urrun samar bizi naiz eta nire portale inguruan be txisa eta beste zikinkeria ugari egoten da. Zer egingo dut, xaflak eskatu? Xaflak jartzeak ez du edukazio arazoa konpontzen, agian edukaziorik eza areagotu besterik ez. Ez dakit isunak jartzea bide egokia izan daitekeen baina xaflak jartzeak seguro nago ez duela gauza handirik konpontzen. Hori bai, gastu itzela dela ez dago esan beharrik. Agian komun gehiago jartzea izan daiteke bide bat.

    Deja una Respuesta
    1. ANTTON

      MIREN,

      Ez dakit non bizi zaren baina ziur nago txosna inguruko zikinkeria ez dezula izango zure inguruan. Egia da xaflak ez duela edukazio arazoa saihesten baina helburua zen bizilagun/komertzioei babestea.

      Bestalde edukaziño arazoa dela garbi dago, giza jokaera arazo orokorra da. Nola sahiestu … Epe luzera nola sahiestu? Zaila benetan. Epe motzean aldiz horrelako neurriak hartu behar…

      Agian komun gehiago …baliteke… hor ere gastua doa, gastu konparaketa egitea litzateke soluziobide guztiak analizatuz gero.

      Azkenik komunak egon arren , jendeak portalen inguruan txixa egiten jarraituko duela iruditzen zait, lehengo larunbateko gazteriaren jokaerak ikusi ondoren, izan ere , giza jokaeraren arazo orokorra delako.

      Deja una Respuesta
  3. ANTTON

    Badirudi ez duzula errealitatea ikusi… zapatu gauean zenbat jende zegoen txis egiten edozein txokotan… pentsetan dot egurrezko xafla horiek hortarako ipini zirela…

    pentsatuko al genuke portal bakoitzeko garbiketa lanengatik faktura pasako bagenu Durangoko udaletxeari?

    Edukaziñoari begira hobe da txaflak ez jartzea ados nago baina gaur egun jendeak ez du ezer errespetatzen, ez dago ondo edukatua eta.

    Galdera da, zer egin beharko genuke hori ebitatzeko? isunak jartzen hasi portal aurrean txis egiten duenari? hori ere ez da ba denon gustukoa…

    Ondo dago kritikatzea , baina hobeto dago soluzioak aportatzea. Galdera egin daigun geure buruari… horrela ez baino nola bai??? zein da soluzio biderik onena?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados