Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Boroatik Gorbeara

Wallmapun, maputxeen herrian, Boroatik Gorbeara joateko ordu bete bat behar da, kotxez. 64 kilometro dira. Gorbea izena euskaldun bati zor dio herriak, antza. Horrela kontatu dit “Gorbea” mermelada gozoak egiten dituen herritar batek.

Egia esan, Arabako Menagarain 1792an jaiotako Andrés Antonio de Gorbea y Gancedo estimu handitan dute. Izan ere, gizon honen ekarpenari esker hobetu egin omen zen herritarren bizimodua trenbidea eraiki zenean.

Arabar hau injinerua izan zen. Txileko Unibertsitateko Fisika eta Matematikako lehen dekanoa. Gazte gaztea zela Bergarako Nobleen Seminarioan sartu zen  eta Zientzia Zehatzetan nabarmendu.  20 urte bete orduko seminarioko irakasle ordezkoa zen. Napoleonen inbazioa sortu zenean ejerzitoan sartu eta kapitaina izatera heldu zen. Gerra amaitzean irakaskuntzan jardun zuen.

Halere, ez zuen luzaro aritzerik izan. Jazarpen politikoengatik Gorbea Parisen exiliatu zen lehenengo, ondoren Londresen. Hiri honetan kontratatu zuen Mariano Egaña Txileko ministroak,  lurralde hartako Instituto Nacional izenekoan eskolak emoteko.

Gorbea 1826an heldu zen Txilera. Ez zuen denbora alferrik galdu. Ingeniari arloko ikerketa ugari egin zituen, baita hainbat liburu itzuli ere. Bere lanei esker Institutu Nazionaleko erretoreorde izendatu zuten. Hainbat herri-lan garrantzitsutan ere jarri zuen bere alea, esate baterako; Trenbidean, Valparaíso eta San Felipe arteko bidean eta Mapocho ibaiaren babesean.

1843. urtean Txileko Injineru Zibilen Kolegio sortu berriaren zuzendari izendatu zuten. Museo Nacional de Historia Naturaleko zuzendaria ere izan zen.

Halanda ze, Andrés Antonio de Gorbeak egindako lan guztiongatik eta bere ohorez jarri zioten  Gorbea izena herriari.

Gaur egun 14.545 biztanle dituen herri ederra da. Bertan, besteak beste, igerileku natural zoragarria eta Donguill ibaiko ur jauzi ikusgarria aurkitzen dira, dena den, pobrezia nabaritzen da, herritarren %36,1 pobrezia egoeran daudela dioten inkestek.

Edozelan be, “mapuzungun” euren hizkuntza berreskuratzeko eta biziberritzeko ahaleginari eusteko asmotan dihardute. Horretan ari dira zenbait gazte. Ezina ekinez egina. Ea berandu baino lehen lortzen duten.

Marisa Barrena psikopedagogoa da

Artículos: 167
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (3 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados