Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Beti berdin

Penagarria baina batez ere, lotsagarria esango nuke, Kimika azterketan eta baita ere, Industria Teknologia irakasgaiko proban euskarazko ereduan gertatutakoa. Selektibitateko azterketan okerra egin du EHUk eta akats hori, euskarazko ereduan gertatu da.

Aurreko astean kimika azterketan arazoak izan zituzten eta astebete geroago, Industria Teknologia irakasgaiko proban ere ariketa batean hanka sartu du EHUk. Zenbat huts denbora laburrean, ezta? Ikasleek oker adierazitako ariketa egin nahian denbora alferrik galdu dutela argi dago. Euskal gizartean sarritan gertatzen den ezbeharra da. Kaltetuenak beti berdinak dira. Euskaldunak.

Hanka sartu du EHUk, eta berriro ere euskarazko bertsioan. Nola ez? Beti berdin. Ematen du beti haserretzen naizela baina kontu honetan, nola ez? Haserretzeaz aparte, errespetu falta handia ikusten dut euskaraz ikastea erabaki dutenen ikasleentzat.

Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasketak bete genituela hogei urte beteko dira aurten. Data borobila denez ospatzea erabaki da eta badabiltza antolaketa lanetan. Bilbon edo Donostian antolatzea da gakoa. Ai, ene! Zelako momentuak bizi izan genituen Leioako Kazetaritza Fakultatean. Beti protestetan baina arrazoiak ere bazeuden. Matrikula euskarazko ereduan egin eta ikasgai batzuk, ez denak, gazteleraz ematen zizkiguten. Nork ulertzen du? Gazteleraz edo beste hizkuntzan matrikulatu eta zass! euskaraz jaso.

Matrikula euskaraz ikasteko aukeratuz gero, ikasgai batzuk gazteleraz ikasi behar ziren eta irakasleek ez zekiten euskaraz. Egoera horren aurrean ikasleen haserrea adierazteko, protestak egiten ziren…eta orian ere, arazoek jarraitzen dute. Badirudi, selektibitateko azterketan itzulpen akatsak izan direla. Garai haretan, egoera gogorragoa zen, irakaslegoa erdalduna zen eta euskarazko erdeuan zegoen. Ulertzen duzue? Piperrik ere ez. Ez da egoera normala.

Orain dela 20 urte bizi izandako egoera bera gogoratu izan dut, selektibitateko azterketan okerra egin zuela EHUk irakurri dudanean.

Horrelakorik ez zen gertatuko euskara gaztelera edo beste hizkuntza normalizatu bezala kontutan hartzen bada. Errespetuz, seriotasunez eta profesionaltasunez lan egiten badute. Espero dut nire alaba unibertsitatera heltzen denean, horrela erabakitzen badu behintzat, horrelakoak ez gertatzea.

 

Idoia Azkorbebeitia kazetaria da

Artículos: 141
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados