Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Amorea Amoren,orain nobioa faltan

Amore egin dute Amoren. Gazteagoko denboretan, izena laburtu edo geurekotu egiten genuen. Kontua da, Zornotza edo Amorebieta nire herri honek bere izena ondo aprobetxatua duela aspaldian. Aurreko asteburuan Japon inguruko marrazki eta bideojoko zaleok Mangamoren bildu baginen, oraingo honetan ezkontza baten inguruan egon daitezkeen zerbitzuak bateratu ditu Dendariak elkarteak Zelaieta Zentroan bigarren aldiz egin duen ???Amore??? azokan.

Beste zeregin handiagorik ez, eta ezkontza hipotetiko bat antolatzeko asmotan joan nintzen atzo Zelaieta Zentrora. Fresko-fresko sartu eta burua apur bat nahastuta irten. Benetan diotsuet, ezkontza bat arrakastaz antolatzeko gai denak ia edozer antola dezake.

Ezkontzeko tokia omen da bilatu beharreko lehena. Gure eskualdeak aukera franko ematen ditu, eta orain autobusak hartzeko ohitura zabaldu denetik, batzuetan ematen du ezkontideek Euskadi ezagutzeko ???tourneé??? bat antolatu nahi izan dutela. Zelaietan aurkeztu direnek bakoitzak bere estiloan eskaintzen du bere onena. Markina aldeko baserri etxekoek neurrira eginiko trajea jartzen dute aukeran, Loiuko jatetxe bat kokatuta dagoen XV.  mendeko baserriak bihotza lapurtu dit, eta aipatu gabe geratuko direnetaz ere esan behar dut argazki eta eskaintza ederrak ikusi ditudala. Baina, zornotzar peto-petoa izanik, eta beste gauzen gainetik erosotasuna apreziatzen dudanez, Harrison hotelaren hurbiltasuna da niretzat erakargarriena. Gainera, ezin dugu ahaztu oraingo hotela hartzen duen etxe horrek gure herriarekin duen lotura historikoa. Harrison bat izan zen, Ameriketakoa bera, zornotzar emakume batekin ezkondu zena….

Lekua hartuta, bigarren urrats handia omen da eztei jantzia aukeratzea, eta Farah dendak jarritako gunera hurbildu naiz, nire adinerako, baina batez ere, nire neurrirako ezer gutxi aurkitzeko esperantza eskasarekin. Baina, tira!, nire moduko neska eta emakume ederrek ere katalogo zabala omen dute aukeran, jantziak erakusteko orduan neska lirain eta pinpirinak irten dituzten arren. Erakustaldiak ere eskaini dituzte eta, ezkontzeko besteko ausardia izatekotan, zalantzarik gabe, denda jabeak proposatu didan gorria.

Beste aukera ere bada antzinako euskaldunen antzera janztea, eta familia eta lagunekin Euskal Ezkontza pribatua antolatzea. Horretarako ere ez dugu gehiegi urrundu behar. Jaialdikoak azaldu dit, aukera hori hartuta, nire nortasun eta gorputzaren neurrirako jantzia egingo zidatela.

Ezkontzarako eta dantzaldirako musika, klasiko edo modernoa, eztei egun horretan harribitxiaren gisara distiratzeko tratamenduak, gonbidatuei emateko oparitxoak, eliza edo ezkontza egiteko dena delako udal edo tokia; eta jakina, argazkiak, bideoak… ah! Eta, eraztunak ere bai! Aitorrek urre beltzez eginiko eraztunak erakutsi dizkit, zeozer ezberdina eta ohiz kanpokoa nahiko nukeela esan diodanean.

Ez naiz hasiko orain, horrek guztiak dirutan suposatuko lukeena zenbatzen. Gehiago edo gutxiago izan daiteke, bakoitzaren ahalmen eta gustuen araberakoa izan behar; suposatzen dut ezkontzeko erabakiak berarekin dakarren konpromiso mailaren araberakoa dela. Baina egia da Amore azokan ezkontzaren inguruko guztiak antolatu ahal dituzuela, maitasunak horretarako grina eta gogoa sortarazten badizue.

Tokia, jantzia, eraztuna eta dantzatzeko musika  hartuta, nobioa beharko nuke orain horiek denak aprobetxatzeko. Txarto gogoratzen ez badut, duela 20 urte inguru ???azken aukera??? esaten zitzaion zornotzar igandeari. Dena dela, antolatzaileetako bat aurreratu dit, hurrengo edizioetarako begira zerbitzu osoagoa eskaintzekotan daudela, azokaren inguruan nobio edo nobia aurkitu ahal izateko. Antzinako ezkontzaginen lana eraberritzen hasiak gara aspaldian.

Karmele Aurtenetxe Elorriaga kazetaria da

Artículos: 85
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados