Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

“Joseba Sarrionandia gonbidatuko nuke Antzokira”

“Joseba Sarrionandia gonbidatuko nuke Antzokira”

Zorionak Plateruena! Durangoko Kafe Antzokiak zazpigarren urteurrena bete du eta denbora honetan kultur erreferente bilakatu da. Nerea Iriartek eta Beñat Gaztelurrutiak teloiaren atzean bizi den giroa kontatu digute.

Nerea Iriarte

Beñat Gaztelurrutia

“Joseba Sarrionandia
gonbidatuko nuke Antzokira”

“Eskarmentu handia hartu
dugu denbora honetan ”

-Zazpi urte, oraindik gaztetxoak zarete.
-Bai, baina gazteek duten lanerako gogoarekin.
-Zure esku balego, gonbidatu Antzokira talde, abeslari edo kulturgile bat.
-Joseba Sarrionandia. Kontatzeko hainbat gauza dituelako.
-Hobe izango litzateke urrezkoak izatea?
-Metal nobleagoa da, baina plateruek zilarra lantzen zuten. Ez dugu pretentziorik.
-100 urte barru, nola ikusten duzu Plateruena?
-Ez dakit noren eskuan egongo den, baina herritarrek parte hartzen jarraitzea nahiko nuke.
-Gosariak, bazkariak eta gaueko festa. Zeozer falta zaio?
-Beharbada, oraindik hurreratu ez direnak hurreratzea.
-Ehundaka artista pasatu dira Plateruenetik. Batekin gelditu.
-Edurne Brouard. Oso interesgarria iruditu zitzaidan eman zuen hitzaldia.
-Menu bat proposatu: plater bat ikuskizun batekin lagunduta.
-Inguruko baserrietatik ekarritako produktu ekologikoekin egindako menua eta kafean zeozer suabea, musika eskolako biolontzelo taldea.
-Asmatu eslogan bat Plateruena mundura zabaltzeko.
-Ez diamante, ez perla, ez urregorririk, alegrantzia baino ez dago hoberik.
-Zazpi urte. Adin txikikoak oraindik.
-Horrela da. Baina eskarmentu handia hartu dugu, ekaitz gogorrei aurre egin ondoren.
-Ehundaka artista pasatu dira Plateruenetik. Bat aukeratu.
-Ruper Ordorika, belaunaldi eta gusto ezberdinetako jendea batzeko gai delako.
-Asmatu eslogan bat Plateruena mundura zabaltzeko.
-Euskaldunok hemen gaude.
-Menu bat proposatu: plater bat ikuskizun batekin lagunduta.
-Plater ekologiko bat eskualdeko produktuekin eta ‘Kantuaren kantoia’ berbaldi musikatuak.
-Teknologia berriek ikuskizunez gozatzeko modua aldatu dute?
-Bai eta horretan gabiltza. ‘Streaming’-en hasi gara ikuskizun batzuk ematen.
-Platerueneko ateak, norentzat daude itxita?
-Gauetan Antzokiko langileak izorratzera datozenei.
-Hiltegi batetik zilarrezkoak izatera. Ez dago txarto.
-Bizirik irtetea lortzen badugu ez dago txarto. Ja, ja, ja. Hori da behintzat gure asmoa.
-Harreman publikoaz arduratzeko, nor kontratatuko zenuke?
-Erika Uranga, Platerueneko kultur eragile berria. Dudarik gabe.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados