Jaizaleko txistulariek domeka honetan emango dute San Prudentzioetako kontzertua

Jaizaleko txistulariek, Iurretako Korue eta Durangoko Metal taldearekin arituko dira Matienan.

Durangaldeko Jaizale txistulari taldeak domeka honetan emango du San Prudentzio jaietako kontzertua, ohikoa baino egun batzuk lehenago. Eguerdiko 12:30ean Traña-Matienako elizan izango den agerraldian Iurretako Korue eta Durangoko Metal taldearen partaidetza izango dira.

Eleder Iturrietak zuzenduko duen txistulari taldeak eta Antton Mari Aldekoa-Otalorak gidatuko dituen kantari taldeak izaera desberdineko zortzi piezaz osatutako ekitaldia eskainiko dute. Saioa hasteko Pedro de Zabala y Garai-ren ‘Zortzikoa’ eskainiko dute eta ondoren Xabier Zabalaren ‘Joxe Migelen batela’.

Ekitaldiko errepertorioa Pantxoa eta Peio eta Manex Pagolaren ‘Azken dantza’rekin, Urretxindorrak taldearen ‘Neska zaharrak’ eta Ramos Azkaratek sortu eta Jose Ignacio Abasolok moldatutako ‘Galtzaundi’rekin jarraituko du.

Saioaren azken atalean Bilintxek konposatu eta Abasolok moldatutako ‘Jai-jai’, Andres Granadosek moldatutako ‘Azken agurraren negarra’ eta B. Zapirainek sortu eta Jose Ignacio Ansorenak moldatutako ‘Txanton Piperri’ eskainiko dituzte.

Durangon Whatsapp
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando…

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios. Si continua navegando, consideramos que acepta su uso. Más información

The cookie settings on this website are set to "allow cookies" to give you the best browsing experience possible. If you continue to use this website without changing your cookie settings or you click "Accept" below then you are consenting to this.

Close