Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskararen erabilera sustatzeko plan orokorra abian da

Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorra herritarrei aurkeztuko die Abadiñoko udalak datorren barikuan, martxoak 5ean. Herrian euskararen erabilera normalizatzeko aurten egingo diren 34 ekimenen berri emango da bertan.

Lehen Euskara Planak 2010. urtean egingo diren 34 neurri zehatz jasotzen ditu, guztien helburua gizarteko hainbat esparrutan euskararen erabilera sustatzea. Hala nola, hezkuntzaren esparruan, lan-arloan, aisialdian, kirolean, kulturan, komunikabideetan, teknologia berrietan, euskalduntze-prozesuan, familia-transmisioan eta administrazioan.

Errota Kultur etxean izango da Lehen Euskara Planaren aurkezpena eta herritar guztiek parte hartu ahal izango dute. Bertan izango dira Abadiñoko udal-ordezkariak eta herriko talde eta elkarte asko izango dira, eta, horrez gain, Euskararen Aholku Batzordeko kideak ere egongo dira, horiek Udalarekin batera aritu baitira lanean plan hau prestatzeko.

Argi Abad, Euskara Arloko zinegotziak adierazi duenez,  “gizartea da euskararen erabilera sustatzeko ilusioa izan behar duena, eta, ahal duen neurrian, ahaleginak egin behar ditu gure hizkuntza gero eta nabarmenago ager dadin kaleetan”. Iazko abenduan onartu zuen udalbatzak plana.

Abadiñoko Udalak era honetako plan bat prestatzen duen lehen aldia da. Horretarako udalerriak dituen beharrizan bereziak hartu dira aintzat. Beharrizan horiek Abadiñoko euskararen egoerari buruzko diagnostikoa egin ondoren jaso dira.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. Aitor

    Hutsunak badagoz hamaika oraindino be… Halan be, ezin leiteke ukatu “abertzaleek” egin ez dabenari, ustez sentsibilidaderik ez daukienek ekin deutsela. Neure aldetik be zorionak!

    Deja una Respuesta
  2. Zorixonak!

    Zorixonak! Bazan orduan!PNVek 30 urtean ein ez dabana Independienteek ein dabe. Lotsie sentidu beharko leukie batzuk.

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados