Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Egindako lana eskertuko diote Xabier Amurizari, gaur, bihar eta domekan egingo diren ekitaldiekin

Berbaldia, ikuskizuna multidisziplinarra eta erromeladi artistikoa prestatu ditu Durangaldeko Bertso Eskolak.
Berbaldia, ikuskizun multidisziplinarra eta erromesaladi artistikoa prestatu ditu Durangaldeko Bertso Eskolak.

Xabier Amurizari “esker ona adierazteko” asmoarekin, gaur, bihar eta domekan egingo diren hiru ekitaldi prestatu ditu Durangaldeko Agotik Bertso Eskolak. Etxanon jaio eta Berrizko Andikonan bizi den bertsolariak plazaz-plazako lana alde batera uzten zuela iragarri zuen maiatzaren 3an, 75 urte bete zituen egunean hain zuzen.

‘Amuriza. Izarren saldagina’ izenburupean antolatutako ekitaldiak Zornotzan, Durangon eta Berrizen burutuko dira eta lehena Zelaieta Zentroan izango da gaur, arratsaldeko 19.30ean.

‘Amurizaren gaiak eta garaiak’ izenburupean egingo den berbaldian, sorkuntzaz mintzatuko da Andoni Egaña; hizkuntzalaritza izango du hizpide Kepa Altonagak eta iritzi eragiletzaz egingo du berba Edurne Brouardek. Ekitaldiko bideratzailea Jone Guenetxea izango da.

Bihar, barikua, Durangoko Euskal Astearen programazioaren baitan, ‘Emaidazue freskura. Kantaldi lagunarteko bat’ ikuskizuna izango da Plateruena Kafe Antzokian, gaueko 22.3oean hasita.

Hainbat musikari eta sortzaile

Saio horrekin “Amurizak euskal kantagintzari egindako ekarpen oparoa” eskertu nahi diote eta horretarako hainbat musikari, abeslari, bertsolari, idazle eta artista azalduko dira agertokian. Gehienek “Amurizak idatzitako kantu ugari grabatu zituzten” Abasoloren esanetan.

Leire Bilbao idazleak sortutako testuekin uztartuko den saioan, bertsoak, kantuak, poesiak eta margolanak tartekatuko dira.

Oholtzan Igelaren Banda, Tapia eta Leturia, Mursego, Mikel Markez eta Josu Zabala, Anje Duhalde, Natxo de Felipe eta Anton Latxa azalduko dira eta bakarka edo taldeka hiru edo lau abesti eskainiko ditu bakoitzak.

Maialen Lujanbio eta Miren Amuriza bertsolariak ere agertokian izango dira eta kasu honetan bakoitzak aldez aurretik idatzitako bertsoak eskainiko ditu. Gotzon Garaizabal eta Peru Magdalenak berriz, ekitaldiaren erritmora sortutako margolana egingo dute.

Ordu eta erdiko iraupena izango duen ikuskizunarekin, Amurizak “bizitza kantatu nahi ei zuela” gogoratu nahi dute antolatzaileek eta “berearekin batera gu guztiona ere kantatu duenez gero, beste behin biziberrituko dugu”.

Erromesaldi artistikoa

‘Amuriza. Izarren saldagina’ esker oneko ekitaldien amaiera domekan izango da, Etxanotik Berrizera egingo den ‘Amurizaren bideak eta aireak’ erromesaldi artistikoarekin. Autobusez egingo den ibilbideak Etxanon, Amorebietan, Iurretan, Gerediagan eta Berrizen izango ditu geldialdiak eta bertan bertsoak, dantza, musika eta barriketak izango dira, besteak beste. Erromesaldia Berrizen egingo den herri bazkariarekin amaituko da.

‘Amurizaren bideak eta aireak’ ekimenerako antolatutako autobusa 9.30etan aterako da Berrizko kiroldegitik eta bertara itzuliko da 14.00etarako. Autobuserako txartelak 5 euro balio ditu eta bazkarirako tiketak berriz 15 euro. Baterako zein besterako bonuak eskuragai daude Plateruenan,  www.plateruena.eus web orrian eta Berrizko Estankoan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados