Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Kapitala = Diru gosea = Pribatizazioa = Heriotza

Azken hilabeteetan, beste behin ere, argi gelditu da kapitalarentzat gure bizitzek duten balioa. Kapitalaren mesedetan gure bizitzak arriskuan jartzeko prest daude gobernuan daudenak. Gure lan osasuna, eta ingurukoena bermatzeko neurri nahikorik gabe lan egitera behartzen gaituzte kapitalaren interesak lehenesten dituztenak langileon osasunaren gainetik.

Eskualdeko lantoki desberdinetan bezala, gaur Durangaldean ditugun bi egoera beltz salatu eta gogora ekarri nahi izan ditugu laneko segurtasun eta osasunaren nazioarteko eguna den honetan;

82 egun pasa dira kapitalaren diru goseak eraginda, Zaldibarko Eitzaga auzoan zegoen zabortegia amildu eta bi langile lur azpian harrapatuta gelditu zirela. 82 egun betikoen interesengatik inguruko herritarron osasuna arrisku larrian jarri zela. 82 egun inork inolako ardurarik hartu gabe. 82 egun familia inolako notiziarik gabe. Hemendik gure babes eta indar guztia helarazi nahi diegu familiari, eta Alberto eta Joaquin behingoz aurkitu ditzatela aldarrikatu. Eta gertakari hau ezin dugula itzaltzen utzi ozen esan!

Erresidentzietan gertatzen ari den egoera latza ere salatu nahi dugu. COVID-ak argi utzi digu beste behin ere pribatizazioak, gutxi batzuen interesak eta gestio txarrak dakartzan ondorioak. Neurri eza, pribatizazioaren diru gosearen ondoriozko kudeaketa penagarria, langile falta… Guzti honek Ermuko Abeletxe nagusien egoitzan izugarrizko ondorio latzak ekarri ditu.

Bizi dugun egoera honen aurrean, kapitala bizitzen gainetik jarri da beste behin ere, eta heriotza asko ekarri ditu. Ekidin zitekeen egoera latz baten aurrean aurkitzen gara hasieratik neurriak eta arduradun politikoek hartu beharreko neurriak hartuko balituzke. Guk argi daukagu nor den guzti honen arduraduna. Zerbitzu publikoak urtez urte murrizten joan direnak hain zuzen ere. Zerbitzu publikoen pribatizazioa bultzatu eta dirua guztiaren gainetik jarri duten horiek. Kapitala bizitzaren gainetik jartzen duten horiek. Hemendik gure babes eta indar guztia Abeletxeko langile, nagusi eta familiarrei.

Bestalde, beste behin ere salatu beharra daukagu agintarien jarrera. Abeletxe erresidentzian dagoen egoera larria ekiditeko ez dituzte inolako bitartekorik ipini, baina ertzaintza eta Ermuko munizipalak bidaltzen dituzte, prebentzio neurriak hartuta, egoeraren salaketa eta babesa adierazteko elkarretaratzea debekatzera.

Argi izan dezatela, kaleak ez direla beraienak. Eta horrelako egoerak salatzera kalera aterako garela!!!

Lan osasuna bermatu bizitza defendatu!!!

LAB – ELA – ESK – STEILAS – ETXALDE – HIRU

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (9 votos, media: 1,44 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

6 Comentarios

  1. Izena

    Ni contando a los de atrás de las viseras hay para echar un partido de futbol.
    Y esto es noticia?

    Deja una Respuesta
  2. Joneusurti@gmail.com

    Iros a cuba a limpiaros el culo con papel de periódico y a comer bocadillos de aceite con sal
    a cantar el himno cubano en las escuelas gratuitas ideologizadas
    Comunistas viviendo del capitalismo
    Esto solo pasa aquí

    Deja una Respuesta
    1. para jonegesurti

      Escribes como la basura pprra, aunque dudo, ¿podrías aclararlo? ¿que tipo de basura eres?

      Deja una Respuesta
  3. Alex

    El día que se os ocurra poner una empresa, jugarte todo tu patrimonio podréis hablar. Mientras tanto mejor estáis en el bar diciendo todas esas chorradas.

    Deja una Respuesta
    1. Ayhh

      Pues si Alex, mejor en el bar, negociando el servicio con tu madre, por cierto, gran emprendedora

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados