Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Guztiok gara beharrezkoak euskararen aldeko lanean

Salerosketak be, euskeraz
ekimena hizpide izan da azken egunotan.
Kritikak zilegi izateaz gain, beharrezkoak ere
badira edozein errealitate hobetu nahi bada, eta
zentzu horretan ongi etorri izan bitez. Ez dugu
artikuluen bitartezko hika-mika sustatu gura,
baina ekimenaren sustatzaile garen heinean
ezinbesteko dugu gure iritzia ere publikoki
jakinaraztea.

Azken hamarkadetan euskararen
ezagutzaren esparruan lan eskerga eta ilusioz
beterikoa burutu izan da. Hortan darraie buru-
belarri hamaika erakundek, ikastetxek nahiz
elkartek. Txalotzekoa dugu, benetan, egiten
dabiltzan lana, eta poliki-poliki ikusten goaz
egindako lanaren fruituak.

Proiektu honek ordea, euskararen erabilera
du bere jomuga, eta bereziki Durangoko arlo
sozioekonomikoan eragin nahi du. Salerosketak
be, euskaraz ekimenak herritarren eguneroko
erosketetan euskara lehen hizkuntza bezala
erabili daitela du helburu. Hortarako, dakitenek
euskara erabiltzera sustatu nahi du, eta ez
dakitenak ere euskarara hurbiltzea du helburu.
Euskararen erabilerak, ezagutzarekin gertatu
den bezala, epe luzerako sentsibilizazio eta
kontzientziazio lan bat eskatzen du baldin eta
herritarren gehiengoa euskarara gureganatu
nahi badugu. Jakitun gara herri baten jokaerak
ezin ditzakegula egun batetik bestera aldatu.

Ekimenari kritikak publikoki egiteak pena
eman digu, ekimena bultzatzen dugunongana
zuzenean etorri, eta iritzi horiek jakinarazi
ordez. Ziurrenik proiektua bere osotasunean
ezagutuko balitz bestelakoak lirateke iritzi
horiek. Ez gara gehiegi euskararen aldeko
lanean gure herrian dihardugunak, eta hortan
dihardugunok elkarren lanari mokoka
jendaurrean aritzea baino, seguruenik
emankorragoa genuke ditugun lan-ildo, ekimen
eta kanpainak elkarrekin nola findu eta hobetu
pentsatzea eta lantzea.

Gure iritziz, Salerosketak be, euskaraz
ekimenak, akatsak akats, bide interesgarria
egin du azken bi urteotan gure herriko
merkataritza guneetan euskararen erabilera
sustatzeko. Ezbairik gabe asko dago egiteko
oraindik, eta elkarlanerako gonbitea luzatzen
diogu ekimenaren helburuetan bat datorren
bidelagun orori proiektu honetan bat egitera.

Bide batez, urte hauetan proiektuan sinetsi
eta inplikatu diren ia 200 merkatalgune eta
milaka herritarrei gure esker onak emateko
aukera hau baliatu nahi genuke, eta halaber
proiektua aurrera eramaten laguntzen
diharduten erakundeei. Aurrerantzean ere,
beraiei eta partaide berri gehiagori esker, denon
artean, Durangon salerosketak be euskaraz
egitea errealitate bihurtzen jarraituko dugu.

ITG taldea

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados