Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ez gara Ibilaldira joango (Isilpeko Mahaia Elkartea)

Isilpeko Mahaia Elkartea
Isilpeko Mahaia Elkartea
1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (6 votos, media: 4,50 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

23 Comentarios

  1. Herritar bat

    Publikoaren esanahia birformulatzeko garaia da. Zer da publikoa?
    Ez al da publikoa herriak sortu duena, herriak kudeatzen duena, asanblearioa dena eta auzonalaz aurrera egiten duena? Nola esan daiteke ikastolak ez duela izaera publikoa? ?
    %100 Espainiar Estatuaren menpe dagoenak dauka publikotasun zilegitasuna?
    Gaur egun dagoen hezkuntza publiko eredua ez da euskal eskola publikoa, kontuz erabiltzen ditugun hitzekin. Eskola publikoa euskaraz da.

    Euskal Kurrikulum propio bat garatzen duenean, euskal nazioan oinarritutako materialak dituenean, Euskal Herriko 7 probintzietan oinarritzen denean eta euskara eta euskal kulturan ardazten denean, orduan deituko diogu Euskalduna.

    Nola sinplifikatu daiteke hezkuntza diskurtsoa publiko/pribatura? Ez al gara konturatzen gaiaren konplexutasunaz?

    Euskal Herrian zazpi probintzietara hedatuta eta antolatuta dagoen sare bakarra da ikastolena eta merezi duten aitortza eman behar zaie. Beraiei esker Durangoko ikastolako haur batek eta Ziburuko ikastolako haurrak hezkuntza berdintsua jasoko dute. Orainarte, inor ez da horren urruti iritsi nazio eraikuntzan.

    Eskola publikoaren alde ere lanean jarraitu behar dugu eta ezinbestekoa da ikastolen hezkuntza eredutik jasotzea, elkarlana ezinbestekoa izango da helburua komuna bada. (Komuna da???‍♀️)

    Ohartxoa: Azken egunotan lagun bat _ _ _ _ _ _ _ _ _ eskola publikoan ari da lanean, ordezkapen bat egiten. Irakaslegoa erdara hutsean aritzen da elkarrekin eta zuzendaritzako oharrak erdara hutsean irakaslegoari. ? Izugarria. Eta sinistu behar dugu eskola publikoko oposiziozko kontratazio sistema hori zilegozkoa dela? Nork neurtzen ditu irakaslego horren baloreak? Eta betirako bermatuta lana horrelako egoeretan?

    Horrelako idatziak egin aurretik, sakondu eta hausnartu dezagun piskat. ??

    Deja una Respuesta
  2. Sergio

    Enteratuko gara nortzuk diren isilpeko mahaia elkartekoak. Aurpegia eman dezatela egiten ari diren mina nork sortu duen ikusi ahal izateko. Nerabeen artean dabil manifestu hori eta argudio kaxkar horrekin eztabaida zentzugabeak sortzen ari dira. EMAN AURPEGIA!

    Deja una Respuesta
  3. Durango

    Aurreko mezuari: Euskal Eskola Publikoari mesede kazkarra egiten diozula pentsetan dot. Adibide tentel bat: imajinatu taberna baten lan egiten duzula. Baina egunero kafea hartzera ondoko tabernara zoazela. Uy uy uy!! Zure soldata publikoa da eta horrek, parkatu, baina erantzunkizun bat baino gehiago merezi du. Beste gauzatxo bat: nahiz eta independentzia lortu (egunen baten espero dot horrela izatea), zure umea eskola publikoara eramango zenuke?? Horrelako erabakiak nire herri planteamendutik at daude….

    Deja una Respuesta
    1. Eskutitza

      Eskola publikoari min egiten dion gauza bakarra eskutitz eta jarrera hauek dira. Honelako giro txarrak ez du mesede egingo eskola publikoa hobetzeko.
      Tabernan lan egiten duten jendea asko dira ondoko tabenetan kafe hartzen dutenak egunero, zergatik ez du hartu behar? bere lan orduetan ondo egiten badu bere lana eskubide guztia du, berdin du soldata publikoa edo pribatua izan.
      Berriro diñot, eskola publikoaren kalte bakarra bertan diren honelako eskutitzat idazten dituen jendea da, ondokoari min egiteko intentzioaz inguruko eskola publikoan alde gauden guztioi izorratu eta kaltetuz.
      Politika gutxio eta eskola publikorako lan gehiago eskutitz honen atzean dauden irakasle eta gurasoak.

      Deja una Respuesta
  4. Zeinen ausarta den ezjakintasuna

    Nik publikoan lan egin eta semeak ikastolara bidaltzen ditut, eta ez dut publikatik jaten, nire lanetik baizik, eta nire diru eta seme-alabekin nahi dudana egiten dut. Eta bai horrelako irakasle klase askoren eskuetan daude zuen seme-alabak, ganorabako batzuk zarete! Nire seme-alabak ez doaz ikastolara eskola publikoan sinesten ez dudalako, benetako euskal eskolan sinisten dudalako baino, nazio erainkuntzan egiten duen eskolan sinisten dudalako baino, hezkuntza euskaldun baten sinisten dudalako baino, euskararen zabalkuntzan (Euskal Herri osoan) sinisten dudalako baino… Esan bezala publikan lan egiten dut eta espero gainera, zu bezalako gurasoekin eta batez ere zurekin topo ez egitea, nigaitik ez, zugaitik. Ni bezalako jentillajearekin zure seme-alabak kaltetuak izan ez daitezen! Gora euskal eskola publikoa! (zoritxarrez independentzia lortu harte izango ez duguna)

    Deja una Respuesta
  5. jaiak norberaren kontura

    Ideiarik ere ez nor dagoen talde horretan. Imajinatzen dut ez dela erraza izango aurpegia ematea. Nik beldurra izango nuke, Durangon sutara jaurtiko dituzte pentsamendu hori daukatenak.

    A! Eskola publikoko irakasleak izan daitezkeela diozu….. igual bai, eskola publikoko irakasleak, trankil asko publikatik jan eta seme-alabak ikastolan dauzkatenak.

    Gure eskola publikoan ez dago horrelakorik; bestela ez genuke gure semea han utziko, nola utziko diogu bada umea irakasle klase horri? Bere umeak publikan matrikulatzen ez dituen irakasle horri?

    Biba 1987ko aldarria.

    Deja una Respuesta
    1. Perplejo

      Argi dago publikan diren irakasleak honelako ume guraso edo irakasle ikusita beraien umeak beste eskola batzuetan matrikulatzea. Baita irakasle ez diren gurasoak ere!!
      Honelako irakurketekin Eskola Publikoan kaka edarra dago….

      Deja una Respuesta
  6. Izazpi

    Nik 1987ko Ibiladiaren alde egiten dot. Bere leloa: “zirt zart Euskal eskola publiko bat”.

    Deja una Respuesta
  7. Ikastolako guraso bat

    Nortzuk dira “Isilpeko mahaia” elkartekoak? zergaitik ez dute aurpegia ematen? Harria bota ta eskua gorde?

    Deja una Respuesta
    1. Beste guraso bat

      Seguruenik irakasleak edo eskola publikoko irakasle diren guraso talde bat. Hau sinatzen dutenak ezin dira beste inor izan, guraso asko ez dira gai hor dagoen mezua be idazteko, deneri egurra.

      Deja una Respuesta
  8. Ai ama

    Zergatik ez dugu autokritikarik egiten? Eskola Publikoa bultzatu behar da, ados. Baina hasi gaitezen barrutik. Zergatik irakasle interinoentzako, sarritan lehen aldiz kapotik etorritakoak , orokorrean lan zatarrenak eurentzako izaten dira, funtzionarioak (behin betikoak) ikasgai eta ordutegi onenak euren artean banaduz. Ez du horrek inongo eragin pedagogikoa?. Oposaketak, benetan bermatzen dute irakaslearen gaitasuna? Ez dut uste. Jakintasuna baliteke. Ikasurte bakoitzean dauden irakasleen joan etorriak egokiak dira ikaslearentzako?……
    Suedian eta Finladian adibidez irakaslearen kontratazioa udalarekin egiten da , hurbilago , eta beste estandar batzuek erabiltzen dira irakaslearen gaitasuna neurtzeko , ez bakarrik titulua…
    Zorionez, dirua ez da dena, hasi gaitezen etxekoa apur bat garbitzen!!

    Deja una Respuesta
  9. Durango

    Guztiz ados gutun honekin!!! Sasoia izan da!!! Durangoko “elitismo” eta “harrokeriekin” nahiko nazkatuta nago. Alde batetik, Ikastolen irakasleen “zalantzazko kontratazioen” kontra nago. Ulertezina. Ikastolako ikasle ohak=irakasleak. Harrigarria benetan. Bestalde, non daude etorkinak? Ah hori ez, gure geletan ez mesedez. Joan daitezela eskola publikora. Harrigarria benetan, eta gurasoak oso “modernoak” eta “progreak” dira, jakina. Beraz, kutxa publikotik euro bat bez proiektu honetarako. Ikastoleei bideratzen den euroa euskal eskolara ez doan euroa da. Eusko Jaurlaritzak argi izan behar du zeintzuk dira lehentasunak. Beraz, nire desadostasun borobila. Ni ere ez naiz joango Ibilaldira, aspaldi joan barik gainera.

    Deja una Respuesta
    1. Proposamena

      Nahiz eta batzuk ez joan, milaka lagun etorriko dira.

      Deja una Respuesta
      1. Ainara

        Kaixo danori,
        Ez naiz Durangokoa baina gutun hau irakurtzeko eskatu didate eskolako lagun batzuek. Nire seme-alabak eskola publikoan ditut.
        Ez nago bat ere ez adoz idatzi honekin, eskola publikoko guraso naizen bezela eskola publiko on bat nahi dut baina ez zait justua iruditzen Ibilaldira boikota eskatzeko bidea hartzea. Guraso bakoitza libre da non sartu bere seme alabak jaurlaritzak onartzen baditu, noski.
        Araudiak badaude, eta jaurlaritzak erabaki zuen nire seme-alabek nun ikasi behar zuten, eta gustora eta harro nago eskola publikoan ditudalako, ez zen nire lehen aukera izan, baina orain gustora eta lan asko hari gara egiten.
        Gutun hau ez da beste eskola publikoan nahi dugun bidea, desadoztasuna ikaragarria da eskola publikoko beste eskola batzuetako gurasook, horrelako jarrerekin ez dira gauzak hobetzen.
        Ondo pasa Ibilaldian ,gora euskara eta Durangaldea!

        Deja una Respuesta
  10. Penagarria.

    Ze pena artikulu hau irakurtzea!!Noski gaudela Euskal eskola publikoaren alde baie hola jotzea ikastolen kontra….lotsagarria benetan.Uste dot hezkuntzan lan egiten dogun guztiok ezinbestekoak garela gure hezkuntza sistema propioa eraikitzeko eta hau ez dot uste bidea denik…
    Ni pertsonalki ibilaldira enaz jungo, baie ez ikastolen kontra naolako baizik eta gaur egungo jai giroa edatean eta mozkortzearen inguruan delako,eta horrek bai emoten doztela pena eta erduratzen nau.
    Eta bai, eskola publikoaren jaian egon naz, eskola txikien jaian bere bai eta noski ikastolen jaietan!
    Iparraldeko egoerataz ez dabe ezer komentatzen, seaskaren lana be bai kolokan ipinten dozue??
    Ta guztiz ados nago, Durangon euskaldun izatea,erraza dela esaten duenarekin, beste herri batzutan aldiz, ez dekogu aukera hoi.

    Deja una Respuesta
  11. Imanol

    Gutun hau irakurrita gero kezka handi batzuk etorri jataz burura.

    Ezin dot ulertu jende batek zelan euki leiken ikastola-eskola banaketa hori egiteko nahia.
    Galdetuko neutsien ea gogoratzen diren zergaitik sortu ziren ikastolak, zein garaitan eta zer arazo euki ebezan.

    Agian Durangoko egoera “erreza” dala esango dabe, ez dala ikastolarik behar herria euskalduntzeko.
    (Nafarroako lagun batek esaten doztan moduan, zelako erreza dan Durangon euskalduna izatea, etorri Tafallara!) Nik ere nahiko neuke eskola publiko bat egotea baina hau posible da Euskal Herriko herri guztietan?

    Eta aurreko galdera egiten dot berriz, zergaitik sortu ziran ikastolak?
    Eta badakigu oraindik beste herri askotan ez dala posible euskaraz ikastea eskola publikoetan? Lapurdi, Baxe-Nafarroa, Xiberua, Nafarroa hegoaldea.

    Ikastolak garai konkretu batean sortu ziren, eta toki askotan oraindik garaiak ez dira aldatu.
    Ikastolak ez deutso erantzuten soilik herri konkretu bateko errealitate bati, herri/nazio proiektu baten baitan kokatzen dan proiektu bati baizik.
    Ikastolen elkartea hor da, hauen lana ezagutu behar da eta hau gabe ezinezkoa izango zan Baxe-Nafarroako herri txiki batean euskaraz ikastea adibidez.

    Eta nik bai, nik gure politikariei ikastolak laguntzeko eskatzen diet, aukera bakarra dalako beste herrietako hizkuntza arazoei aurre egiteko. Aukera bakarra dalako beste herri batzuetan euskaraz ikasteko.
    Guk gurea ikusten badogu, zertarako nahi dogu Durango euskaldun bat, eskualdetik urten eta beste hizkuntza baten hitz egiteko?

    Jarrai dezagun horrela, boikota egiten.
    Ez dot uste arazoa ikastola-eskola izan behar danik. Herri baten baitan kokatu behar dogu hezkuntza proiektua, bakoitzak bere lekutik baina norabide bardinean. (Batzuetan barre eginten dot ikusita nola erabiltzen doguzan eskuzabaltasuna, aniztasuna eta horrelako hitzak… eta gero gure buruari besterik ez deutsagu ikusten)

    Eta amaitzeko, ez daukaguz kalitazteko eskola publiko baten alde egiteko tresna nahikorik, gaur egun ez. Eta Euskal Herriko errealitatea ikusterik besterik ez da.
    Etorkizunean politikari espainolak sartzen badira gobernura, al dogu ziurtatu eskola publiko euskalduna izango dala? EAE-n momentuz “errezagoa” da baina beste lurraldeetan?

    Uste dot nahikoa dala elkar mokoka ibiltzen jarraitzeari, eztabaida ez da ikastola/eskola. Eztabaida urrunago doa. Ez dot uste ikastola perfektua danik, baina horrelako eztabaidak soberan daude. Elkar entzuteko eta laguntzeko egon behar gara.

    Ea Ibilaldian kaleak betetzen doguzan eta euskarari beste bultzada handi eta beharrezko bat ematen deutsagun.

    Deja una Respuesta
    1. Imanol

      Ikastolaren kontratazio formularen sistema aldiz, ez dot ulertzen eta ez babesten.
      Erakunde publikoei dagokie baldintza batzuk jartzea.

      Besterik gabe, Durangon egongo zarielakoan…

      Deja una Respuesta
  12. Iagoba

    Ez dut oso ondo ulertzen gorroto hau. Nire kasuan nere umeak ikastolara eraman nituen. Nire familia asko ez da euskalduna , d ereduan ikasitako lehengusuak ere baditut eta ez dute euskera ondo menderatzen. Dudan egon nintzan umeak eskola publikora eraman ala ez, baina Durangon erderaz hitzegiten dute gazte gehienak, telebista gehiena erderaz dago, zinema… hortaz ikastola aukeratu nuen. Helebiduna izateko aukera gehiego izango duelakotan. Guk oso soldata normala dugu eta ikastolara eramateak diru bat suposatzen digu, baina hortik klasista deitzea soberan dago. Hemen umeak igerilekura, ingelesera edo musikara joaten dira, kuota ikastolara joatea baino gehiago kostatzen duena, eta ez dut pentsatzen klasista deituko diogunik hori egiten duten gurasoei. Ikastolak Durangon euskera hitzegin dadin lan ona egiten dute, beharbada beste herri batzuetan ez da izango beharrezkoa, baina bai durangon.

    Deja una Respuesta
  13. Guille

    Honelako boikotak eskola publikoari min besterik ez dio egiten. Mezu negatiboak inoiz ez dira onak eskola publikoa bultzatzeko.
    Boikotak ez ditu arazoak konponduko eta guraso askori zer esan asko matrikulatzeko orduan.
    Eskola publikoa bultzatzeko modu eskaxa.

    Deja una Respuesta
  14. Ni be ez noie

    Benetan be. Zuk bai arrazoia! Hipokresia hutsa da Durango. Guraso askok eta askok publikatik jan, baina seme-alabak kontzertatura. Gero bai, ahoa betetzen zaie hitz potoloekin. Eta, gainera, politikoen erabateko babesaz. Publikan egon barik, urrundik, aholkuak ematen, baina badaezpada hurreratu ere ez. Aniztasuna? Kulturartekotasuna? Nominadun eta nomina bakoen edota nomina barregarrienen arteko nahasketa deituko nioke nik. Hortxe dago arazoa. Guai kuadrila gero eta handiagoak urrutitik eman gura dizkigula aholkuak umeak publikan ditugunoi, honetaz eta hartaz, baina badaezpada euren umeak ez daitezela nahastu nomina eskasa edo nominarik ez daukaten horiekin. Lotsagarria. Zuek aukeratu nahi duzuena, baina zuen poltsikotik ordaindu eta ez etorri inori lekzioak ematen. Hori ez mesedez, labana sartzea baino mingarriagoa da zuen ahotik entzutea kulturartekotasun hitza.

    Deja una Respuesta
    1. Leire

      zu bezalako ama bategaz eskola publikoan hobe jesuitetan edo beste eskola baten matrikulatzea geure umeuak..Edukaziño eta errespetu gitxi

      Deja una Respuesta
  15. Itziar

    Oso agerikoa da segregazioa ematen ari dela eskoletan,Durangon
    hori oso nabarmena da,nora doaz ikasle etorkin gehienak?
    Gero denek jartzen dute euren hezkuntza proiektuetan kulturartekotasunarena,aniztasunarena,zelako hitz politak.Bitartean “pribatu”-kontzertatu eta publikoaren arteko desoreka gero eta haundiagoa.

    Deja una Respuesta
    1. Proposamena

      Zergatik ez da eskatzen eskola publikoko langileen soldata jeitxiera? beharbada eskola publikoak baliabide gehiago izango lituzke: irakasle gehiago kontratatzeko aukera, etorkinak gehiago intregatzeko laguntza……Ikusita Ikastolek guraso kuotak, soldata dexente baxuagoak dituztela,irakasle baja tasa gutxio, planteamentu ona izango litzateke jaurlaritzari eskatzea ikastolek dituzten funtzionamenduaren inbidia pixkat kentzeko araudi berri bat jartzeko denon poltsikoak hobeto kudeatzeko eta eskola publiko on bat izateko.

      Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados