Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Eskerrik asko Durango!

EH Bilduk indartsu hasiko du Durangoko udalean bere ibilbidea, 4.306 herritarren babesa lortu ostean eta 7 zinegotziren ordezkaritzarekin. Ezkerreko soberanistek ordezkaritza bateratu batekin inoiz izan dugun ordezkaritza zabalena izango da Durangoko udalean. Horregatik, eskerrik asko botoa eman duzuen durangar guztioi eta gurekin lanean ibili zareten guztioi. Eman duzuen hori guztia ez da alferrikakoa izango.

Aldiz, onartu behar dugu, ez dugula, oraingoan, gure helburu nagusia lortu: indar politikorik bozkatuena izatea. Ildo horretatik, oso mezu argi eta zehatzarekin aurkeztu gara hauteskunde hauetara: EAJren udalgintza ereduaren aurrean gure alternatiba ezagutzera ematea, eta eredu hori oposizioan uztea. Emaitzak hor daude. Ordea, onartu beharra dago ere, aldaketaren alde gauden indarrek EAJren eredua irudikatzen duten indarren pareko , ia ia, izango garela udaletxean.

Epe laburreko helburu nagusiaren ondoan badaude, ordea, beste hamaika helburu xumeago. Baina era berean, helburu xumeago horiek etorkizunera begira oso garrantzitsutzat ditugu. Eta argi daukagu, herritik sortu zen, herriaren baitan gorpuztu den eta herritarrekin batera lanean jarraituko duen fronte zabal hau tresna baliagarria eta eraginkorra dela Durango eta Euskal Herri  hobeagoa lortzeko. Horregatik, mugimendu herritar eta parte-hartzaile hau indartzen jarraitu behar dugu, udalean, eta udaletik kanpo, Durango hobeagoa eraikitzeko.

Gaurtik aurrera, epe ertain eta luzeari begira gure helburua zuen aurrean hartu genituen 201 konpromisoak gauzatzea izango da. Udalean proposatuko ditugu eta onartuak izaten saiatuko gara. Horrez gain, dinamika parte-hartzaileekin jarraituko dugu auzoetan, hauteskundeei begira hasitako kanpainari jarraipena emateko. Eskerrik asko!

Durangoko EH Bildu

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados